Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

SMC: MUSIKA ARETOAK KALEAN

2021/06/15 - 2021/09/14
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera doan lekuak bete arte.

Iruñeko Udalak atari zabaleko 13 kontzertu antolatu ditu hiriko zenbait plazatan, hiriko edukiera txikia zein handia duten musika-aretoek egin ohi duten zirkuituari balioa eman eta hura laguntzeko. Emanaldiak udan eginen dira, asteartero, 20:00etan, ekainaren 15etik irailaren 14ra bitarte, Burgoen plazan, Jito Alain, San Jose Plazan, Salestarren patioan, O-ko Andre Mariaren plazan eta Taconeran, eta sarrera librea izanen da edukiera bete arte.

Simona izanen da agertokira igotzen den lehen taldea, eta gero etorriko dira Iker Martinez eta zaldi herrenak, Lemon y Tal, The Lizards, The Titanians, Lehiotikan, Toifelthal, Exnovios, Lobos negros, Rio Arga, Gregario de Luxe, Jon Ulecia & Cantina Bizarro, eta Guarimba

Zikloa entzule mota orori dago zuzenduta, taldeen estiloak askotarikoak baitira: rock & rolla, folk rock-a, hard rock-a, reggae fusiona, punk-a, heavy metala, shoegaze popa, rockabilly-a, indie popa, soul eta cumbia electronikoa. Ekimenean, honako areto hauek parte hartuko dute: Zentral, Terminal, Subsuelo, Infernu, Garazi, Akelarre, Krawill, Cavas, Toki Leza, Txintxarri, Rockcollection, Nebula eta Katakrak.

KONTZERTUAK

Ekainak 15. Zentral. SIMONA (r n b). Burgoen plaza
Ekainak 22. Terminal. IKER MARTINEZ ETA ZALDI HERRENAK (folk rock-a). Jito Alai
Ekainak 29. Subsuelo. LEMON Y TAL (pop rock-a). San Jose
Uztailak 13. Infernu. THE LIZARDS (hard rock-a). Jito Alai
Uztailak 20. Garazi. THE TITANIANS (reggae fusioa). San Jose
Uztailak 27. Akelarre. LEHIOTIKAN (punk-a) Salestarren patioa
Abuztuak 3. Krawill. TOIFELTHAL (heavy metala). Jito Alai
Abuztuak 10. Cavas. EXNOVIOS (shoegaze popa). O-ko Andre Mariaren plaza
Abuztuak 17. Toki Leza. LOBOS NEGROS (rock n rolla, rockabillya). Taconera
Abuztuak 24. Txintxarri. RIO ARGA (indie popa). O-ko Andre Mariaren plaza
Abuztuak 31. Rockcollection. GREGARIO DE LUXE (soula). Taconera
Irailak 7. Nebula. JON ULECIA & CANTINA BIZARRO (rock-a). O-ko Andre Mariaren plaza
Irailak 14. Katakrak. GUARIMBA (cumbia elektronikoa). O-ko Andre María plaza

Itzuli edukiaren hasierara