Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

ZARZUELA ARRATSALDEA, LA PAMPLONESAREKIN

Azaroaren 28an eta 29an, 20: 00etatik aurrera, La Pamplonesak ‘Zarzuela Arratsaldea’ eskainiko du Gayarre Antzokian, Andrea Jimenez sopranoarekin eta J. Vicent Egearen zuzendaritzapean.

2021ean izanen da adinez nagusia (18 saio) La Pamplonesak Iruñeko patroi San Saturnino egunaren karietara egin ohi duen Zarzuelako Ezohiko Kontzertua. 2004. urtean Serrano maisuari buruz egindako lehenetik gaur arte, genero horren 150 bat lan jo ditu bandak. Lan osoak ere idatzi ditu, eta bidelagun izan ditu hainbat abesbatza eta abeslariprotagonista nagusi lanetan. Oraingo honetan, Iruñeko Andrea Jiménez soprano gazte apartarekin batera arituko dira: sopranorako Erromantza garrantzitsuenen hautaketa bat abestuko du, generoko obertura eta preludio nagusiekin tartekatuta. Sekulako ekitaldia izanen da, aurreko urteetako guztiak bezala.

Itzuli edukiaren hasierara