Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

TERELA GRADÍN QUARTET PLAYS DORI CAYMMI SONGBOOK

2021/07/22
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

Sarrera librea lekuak bete arte.

Uztaileko ostegunetan, arratsaldeko 8etatik aurrera, jazz doinuez eta melodiez bustitzeko aukera izanen dugu Ziudadelan, jazz klasikoenetik hasi eta egungo jazzaren abangoardia sortzailera; kubatar jazza, funka, swinga, jazz-rocka, musika brasildarra eta latin-jazza bezalako estiloetan inspiratutako konposizioak ahantzi gabe. Uztailaren 22an, Terela Gradínek jatorri brasildarreko Dori Caymmiren lanak interpretatuko ditu, Luis Gimenez, Marcelo Escrich eta Juanma Urrizarekin batera. Sarrera librea lekuak bete arte.

Bertakoa. Bertako jazza. Terela Gradín – Ahotsa. Luis Giménez – Gitarra. Marcelo Escrich – Kontrabaxua
Juanma Urriza – Bateria.
Terela Gradín musika-ibilbide luzeko abeslaria da, 4 disko karrikaratu ditu eta oso harrera ona jaso dute kritika espezializatuaren aldetik; horrez gain, ospe handiko musikariekin batera aritu izan da. Musika ikuspegi berri bat eskaintzen du, Dori Caymmi brasildar jatorriko konpositore handiaren errepertorioarekin. Bere abestiak jazzaren protagonista handiek interpretatu dituzte, Sarah Vaughan-ek edo Dianne Reeves-ek kasu, eta oso kalitate melodiko eta harmoniko handia dute, Brasilgo musikagile handienen berezko intimismoaren eta emozioaren jabe izaki. Musika, kalitate eta freskotasunik gorenetan. Konpositore handi honen musika ezagutzeko aukera paregabea, gure herrialdeko jazz ahotsik onenetako baten bidez.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara