Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Taillerra

VI. BIKO-TEKA TAILERRA

2021/11/09 - 2021/11/26
Tailerraren ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:00 - 14:00 eta 16:00 - 19:00. Ostirala: 9:00 - 14:00.
IZEN-EMATEA / SALMENTA
Azaroaren 26ra arte. Posta bidez: administrazioa@galtzagorri.eus

Galtzagorri elkarteak seigarren urtez BIKO-TEKA tailerra egingo du Iruñeko Udalarekin elkarlanean eta Etxepare Sariaren laguntzarekin. BIKOTEKA liburu grafikoetarako ilustrazio eta narraziogintza tailerra da, non idazleak eta ilustratzaileak bikoteka lau eskutara lanean aritzen diren astebetez. Ireki berri dugu urtarrilaren 24tik 28ra Iruñean –Kondestable jauregian– egingo dugun seigarren ekitaldian parte hartzeko aukera. Izena emateko administrazioa@galtzagorri.eus helbide elektronikora idatzi behar da azaroaren 26ra arte. Tailerraren ordutegia: astelehenetik ostegunera: 9:00 – 14:00 eta 16:00 – 19:00. Ostirala: 9:00 – 14:00.

Parte hartu nahi dutenek banaka edo bikoteka egin dezakete: bakarka aurkezten diren ilustratzaileek proiektu berekoak diren hiru ilustrazio aurkeztu beharko dituzte; idazleek testu labur bat. Eta bikoteek proiektuaren zirriborro bat. Izena ematen duten sortzaileen artean zortzi ilustratzaile eta zortzi idazle aukeratuko ditugu eta bikoteka izena eman ez dutenen arteko bikoteak osatzen ahaleginduko gara. Aukeratutako guztiek tailerreko formazioa jasotzeko beka bana eskuratuko dute.

2022ko tailerrerako aukeratuak diren bikoteek, Iñigo Astiz idazlea eta Maite Mutuberria ilustratzailea izango dituzte bidelagun. Gainera, bi editore gonbidatuko ditu Galtzagorri elkarteak BIKO-TEKAko parte-hartzaileekin solasean aritu daitezen: Antxiñe Mendizabal Elkarreko editorea eta Inazio Mujika Ereingo editorea.

Informazio gehiago: www.galtzagorri.eus /galtzagorri@galtzagorri.eus / 943471487

AURKEZTU BEHARREKO DOKUMENTAZIOA

Narrazio-atalean interesa dutenek idazlan laburra aurkeztu behar dute, orri batekoa gehienez. Ilustrazio-atalean parte hartu nahi dutenek, berriz, hiru ilustrazio aurkeztu behar dituzte. Banaka edo bikoteka eman daiteke izena. Bikoteka aurkezteko, idazlanari eta ilustrazioei dagozkien aurreko betebeharrez gain, proiektuaren zirriborroa aurkeztu beharko da. Materialarekin batera curriculuma eta NANaren fotokopia aurkeztuko dira. Aurkeztutako eskaeren artean egile berriak lehenetsiko dira.
Bakarka aurkezten direnei Galtzagorri Elkarteak berak aurkituko die lantegian aritzeko bikotekidea, gainontzeko hautagaien artean. Gehienez, zortzi bikote hautatuko dira; eta hauek prestakuntza-lantegian parte hartzeko beka bat jasoko dute. Horrela, ekimenaren beste helburuetako bat erdietsiko da: irudigileek eta idazleek elkar ezagutzea eta liburu grafikoa taldean sortzeko lan-dinamikak ikastea.

Itzuli edukiaren hasierara