Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

VOLATINER@S, NOSTRAXLADAMUSEKIN, ZIUDADELAKO LUBANARROETAN

ZIUDADELAKO LUBANARROETAN, ARMADAREN ETORBIDEAREN ETA YANGUAS Y MIRANDAREN ARTEKO IZKINAN
2021/08/03
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 3an, 20:00etatik aurrera, Volatiner@sen txanda izanen da, Nostraxladamus konpainiaren eskutik, altuera-funambulismoko kaleko ikuskizun batekin. Ziudadelako lubanarroetara Armadaren etorbidearen eta Yanguas y Mirandaren arteko izkinatik sartu beharko da. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

Zubi bat hodeien artean, ametsetarako hari bat, ilusiorako urrats bat… 40 metroko kablea 10 metroko garaieran, trapezio bat eta masta txinatarra kabletik zintzilik, bi funanbulista, bi akrobata eta 3 musikari zerurako erdibidean. Altueran egindako ikuskizuna, diziplina anitzekoa, poetikoa eta bisuala, adin guztietarako. Sentitzeko eta irudimena askatzeko obra bat.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara