Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Ikuskizuna

VOLOV, COLECTIU TQMREN ESKUTIK, ZIUDADELAN

2021/08/17
20:00
IZEN-EMATEA / SALMENTA

SARRERA LIBREA LEKUA BETE ARTE

Abuztuan berriz ere eginen da Harresietako Jaialdia, astelehenetik ostiralera, abuztuaren 2tik 19ra, Ziudadelan. Abuztuaren 17an, 20:00etatik aurrera, ‘VoloV’ obraren txanda izanen da, Colectiu TQM konpainiaren eskutik. Sarrera librea, leku guztiak bete arte.

VoloV jende orori zuzendutako ikuskizuna da. Taldea 6 artistek, instrumentu anitzeko 2 musikarik, 4 aireko akrobatak eta dantzariek osatzen dute. Kaleko eta aretoko bertsioa eskaintzen dugu, 50 minutuz. Ikuskizunak zirkuko hizkera erabiltzen du, zuzeneko musika eta dantza, estetikoki eta akrobatikoki oso fisikoak eta sendoak diren proposamenak sortuz, dinamismoz eta poesiaz beteak. Zirku-teknikak nagusiki trapezio bikoitza, soka hegalaria eta soka laua dira. Zirku-diziplina horiek mugimenduak, musikak eta dantzak uztartu eta aberasten dituzte. Eszena atariko 4 hankek mugatutako espazio batean garatzen da. Eszenografia xumea du bidelagun. Sokak, hainbat garaiera eta koltxoiak erabiltzen dituzte paisaia berriak sortzeko.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara