Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Kontzertua

ZEA MAYS, ZIUDADELAN

Zea Mays Iruñeko Ziudadelan lehorreratuko da bere azken lanak, eta klasikoenak, aurkezteko, uztailaren 10ean, 21: 30ean.

‘Atera’ diskoko biraren kontzertu gehienak bertan behera utzi ondoren, gauza askorik antolatu ezin din direla eta egunean egunekoa bizitzen ikasi dute Zea Mays-ekoek. Horregatik abestiak konposatzen dituzten einean grabatu eta aterako dituztela erabaki dute, disko bat osatzeko abesti nahiko izateari itxaron gabe. ‘Adore’ lan berria bi abestik osatzen dute, ‘Adore’ bera eta ‘Zuk borrokan hasi’, eta Ricky Falkner-ek (Love of lesbian, Egon Soda, Mi capitán…) ekoiztu ditu. Taldekideen arabera “Adore kantak gure barruak arakatu, sendotu eta adorez betetzearen behar izanaz hitzegiten du, etortzen den edozer gauzari aurre egiteko, gaur egun bizi dugun egoerari aurre egiteko alegia”.

Sarrerak www.pamplonaescultura.com webgunean eskuratu ahal izanen dira. Aurten ere, Iruñeko Udalak musikaren eta kulturaren sektoreari laguntzen dio, batez ere tokikoari, koronabirusaren krisiaren ondorioz bizi izan duten urte zail honetan.

Itzuli edukiaren hasierara