Pamplonaescultura / Iruñakulturada

Zinema

ZINEA ETA INGURUMENA

Iruñeko Udaleko Ingurumen Heziketarako Zerbitzuak zinema-ziklo bat antolatu du ingurumena ardatz hartuta, azaroaren 9-11-16 eta 18rako, 19: 00etan, Kondestable Civivoxean eta Ingurumen Hezkuntzako Museoan (Errotazar kalea, z/g). Izen ematea 010 telefonoan, edo 948 42 01 00 (mugikorretatik edo Iruñetik kanpo) telefonoaren bidez egingo da .

PROGRAMA

Azaroak 9, asteartea, 19: 00etan, Kondestable Civivoxa (Ekitaldi-aretoa). My octopus teacher (Ene maisu Olagarroa, J.B. azpidatzia). Solasaldia Bienvenido León + biologo aditu batekin.

Afrikako hegoaldeko puntako ozeano izoztuan urteak igerian eman ondoren, Craig Fosterrek ustekabeko maisu bat aurkituko du: ezohiko ikusmina agertzen duen olagarro gazte bat. Film gogoangarria da, eta gurekin batera planetan bizi diren sorkarien gainean izan dezakegun ulerkuntza birdefinitzen du.

Azaroak 11, osteguna,19;00etan. Ingurumen Hezkuntzako Museoa.(Errotazar Kalea z/g). Human Nature (Giza Natura, J.B. Azpidatzia) Solasaldia Bienvenido León + biologo aditu batekin.

CRISPR izeneko aurrerapen batek inoiz ez bezalako kontrola eman digu biziaren oinarrizko osagaiei buruz. Izan ere, atea ireki du gaixotasunak sendatzeko, biosfera birmoldatzeko eta geure seme-alabak diseinatzeko. Nola aldatuko ote du ahalmen berri horrek naturarekin dugun harremana? Zer ondorio ekarriko ote dio giza bilakaerari?

Azaroak 16, asteartea, 19:00etan, Kondestable Civivoxa (Ekitaldi Aretoa) Lurretik Plazara! De la Tierra a la plaza. Arrea, Agroekologia Elkartea.

Dokumentalak agertzen du Estellerrian nekazaritza eta abeltzaintza ekologikoan ari diren bost ekoizleren bizimoldea, zer-nolako zailtasunak dituzten ekoizpen ekologikoan bizirik irauteko, zer-nolako aukerak dituzten beren produktuak merkaturatzeko, Plazara! eta gisako merkatuekin. Agroekologia, zuzeneko salmenta, merkaturatze-bide laburrak, zero kilometroa, jasangarritasuna, lurraldea zaintzea, elikadura-burujabetza eta beste kontzeptu batzuk dituzte hizpide. Emanaldiaren ondotik, solasaldia izanen da protagonistekin.

Azaroak 18, osteguna, 19:00etan. Ingurumen Hezkuntzako Museoa.(Errotazar Kalea z/g). The Serengeti rules (Serenguetiko legeak, J.B. azpidatzia). Solasaldia Bienvenido León + biologo aditu batekin.

Gure garaiko istorio zientifikorik garrantzitsuenetakoa da, baina sekulan kontatu ez dena. Istorio horrek, izan ere, inplikazio sakonak ditu gure planetako biziaren etorkizunerako. 1960tik aurrera, zientifiko gazte batzuk naturan barneratu ziren, haren funtzionamendua ezagutzeko jakin-min asegaitzak bultzaturik. Orain, haien ibilbide bikainen bukaeran, ekologiaren heroi anonimo horiek beren istorioak azaldu dituzte.

Hau ere zure interesekoa izan daiteke

Itzuli edukiaren hasierara