AAFF_VINILO_ARTISTAS_2400x3100_DEF


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadelako Arma Aretoa

HASIERA-DATA

16/04/2019

AMAIERA-DATA

30/06/2019

ORDUTEGIA

Azaroak 1 - Apirilak 30: Asteartetik ostiralera: 18:00–20:30. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:00–20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.
Maiatzak 1 - Urriak 31: Asteartetik ostiralera: 18:30–21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.

ARGIBIDE GEHIAGO

Abstraktu! erakusketa Ziudadelako Arma aretoan izango da apirilaren 16tik ekainaren 30a arte Abstracciones en la Colección de Arte Contemporáneo del Ayuntamiento de Pamplona. Abstrakzioak Iruñeko Udalaren Arte Garaikideko Bilduman. Iruñeko Udalaren Arte Garaikidearen Bilduman dauden eta hizkuntza abstraktuak erabiltzen dituzten artelanen hautaketa zabala proposatzen du erakusketak.

Abstrakzioa Artearen hizkuntzatzat aldarrikatzen du: abstraktuaren garrantzia, esanezina, adierazezina, ulertezina… bere ulertezintasunaren edo bere ukapenaren oztopoak hautsi nahian, ikusleak bere burua artelanen kolore, irudi eta ehunduretan barna eroaten utz dezan nahi duen proposamenaren bidez.

Arma Aretoko 1. eta 2. solairuetan, erakusketak 84 artistaren lanak hartzen ditu barne; artistak (zaharrena, 1922an jaioa, eta gazteena, 1986an) tokikoak (22), naziokoak (50) zein nazioartekoak (12) dira. “Familiaka” antolatutako ibilbidea eskaintzen da, Artearen historian dauden joera abstraktuak jasota: abstrakzio ez-formalista, espresionismo abstraktua, abstrakzio lirikoa, abstrakzio geometrikoa eta horien loturak neoplastizismo, konstruktibismo edo arte zehatzarekin, baita ere arte zinetikoranz, Op Art-eranz (mugimendu-ilusioak eta beste ilusio optiko batzuk) egindako eratorpenak edo abstrakzioaren egungo eratorpenak.
Artelanak teknika ezberdinetako lan piktorikoak dira, eskulturakoak (12), argazkigintzakoak (4) eta bideografikoak (1).

Artelanek bilduman sartzeko egindako bidea ere jasotzen da haien argibideetan (egilearengandik eskuratuta, azokak, lagapenak, dohaintzak, artista gazteen lehiaketak, bienalak, etab.).
Erakusketa osatuko da artistekiko bitartekaritza-programa publiko batez, topaketez, lantegiez, etab.