Salud y bienestar_generica


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Juslarrocha civivoxa

HASIERA-DATA

15/10/2019

AMAIERA-DATA

15/10/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Juslarrocha Civivoxak MENDEKOTASUNETIK URRUNTZEA hitzaldia hartuko du.  Helduaroaren bukaera eta zahartzaroaren hasiera direla eta, jendeak aldaketak egin behar izaten ditu bizitzaren alor guztietan, eta ez da kontu erraza. Geure osasunaz arduratzea eta aldaketak kudeatzen ikastea lagungarria izanen dira bizi-kalitate hobea izateko. CENTRO EMPSANA. Urriak 15, asteartea. 19:30. BIZI-OHITURA OSASUNGARRIAK hitzaldiaren zikloa.

BESTE HITZALDIAK

BA AL DAKIZU ZEIN DEN ZURETAKO ELIKADURARIK ONENA? Elikagaiak ezagutzea, etiketatua interpretatzea eta elikagaiak etxean antolatzeko modurik onena jakitea, bizimodu osasungarria eramateko. MIRAI NUTRICIÓN. Urriak 22, asteartea. 19:30.Juslarrocha civivoxa. BIZI-OHITURA OSASUNGARRIAK hitzaldiaren zikloa.

ITURRAMA

BIZITZA-OHITURA OSASUNGARRIAK, NOLA EGINEN DUT? Zahartze osasungarria eta aktiboa izanen badugu, aurrez ezarritako ohiturak aldatu eta estrategia berriak eskuratu beharko ditugu, bizimodu autonomoagoa egiteko, horrela osasuna eta auto-estimua indartuta. CENTRO EMPSANA. Azaroak 11, astelehena. 19:30. Iturramako civivoxa. BIZI-OHITURA OSASUNGARRIAK hitzaldiaren zikloa.

MITO FALTSUAK ELIKADURAN. Ba al dakizu behar hainbat mantenugaiez? Egia al da elikagai- taldeei buruz irakurri duzun guztia? Elikaduraz dakizuna eta zure elikadura-ohiturak probatuko ditugu. MIRAI NUTRICIÓN. Azaroak 18, astelehena. 19:30. Iturramako civivoxa. BIZI-OHITURA OSASUNGARRIAK hitzaldiaren zikloa.

ZELIAKIA, MITOAK DESMUNTATZEN ETA EGIAK KONTATZEN. Zeliakoa bazara edo zure gorputzak glutenik onartzen ez badu edota zeliakia benetan zer den jakin nahi baduzu, hitzaldi honetan horretaz hitz eginen dugu, gaixotasun auto-immune horri buruz diren mito asko desmuntatuta eta egiak kontatuta. ASOCIACIÓN NAVARRA SIN GLUTEN. Azaroak 26, asteartea. 20:00. Iturramako civivoxa. BIZI-OHITURA OSASUNGARRIAK hitzaldiaren zikloa.