Amaia Molinet


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadelako Bolborategia

HASIERA-DATA

10/05/2019

AMAIERA-DATA

30/06/2019

ORDUTEGIA

Asteartetik ostiralera: 18:30–21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.


ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako Bolborategian izanen da ikusgai, maiatzaren 10etik ekainaren 30era, Amaia Molinet artistaren Baliteke Lurrak sortu aurretik bezalakoa izan nahi izatea erakusketa. Ordutegia hauxe izanen da: asteartetik ostiralera, 18:30etik 21:00etara; larunbatetan, 12:00etatik 14:00etara eta 18:30etik 21:00etara; eta igande eta jaiegunetan, 12:00etatik 14:00etara. Astelehenetan itxita egonen da.

Gure planetan bizitzeko moduek duten eragin sinbolikoa neurtzeko jakin-mina izan da proiektu honen sorburua; izan ere, proiektuaren abiapuntua zen bi ekintza garatzea lurrazal gaineko urrutiko bi tokitan, bata bestearen aurkako puntan kokaturik baina biak ala biak muga-kontuengatik modu ezberdinetan markaturik: Sahara eta Islandia. Lehen ekintza Tinduf inguruan (Argelia) saharar errefuxiatuen kanpamentuetan egindako egonaldian gauzatu da, eta honetan datza: nire gorputza melfa nila batez estalirik herrestatzea desertuko hareetan barna, nire arrastoaz nolabaiteko mugarri-lerroa markatuz. Bigarrena, halako lerro bat suaz markatzean datza, Islandiako Eyjafjallajökull glaziarraren inguruko lurrazal izoztuan. Esku-hartze horiek bideoan grabatu eta antzeko moduan moldaturik aurkeztu dira: plano orokor handi eta estatikoetan filmaturik, eta distantzia handitik. Gainera, toki horien natura-, geologia- eta ondare-balioa berreskuratzeko interesa piztu da, maila sinbolikoan, bi tokien nortasunaren bereizgarri diren osagai txikiei erreparatzen baitzaie.