Imagen de La Pamplonesa en el Gayarre


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Gayarre Antzokia

HASIERA-DATA

28/11/2019

AMAIERA-DATA

29/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

www.teatrogayarre.com eta Gayarren Antzokia

Zenbatekoa

4 €

ARGIBIDE GEHIAGO

“Erraldoiak eta Buruhandiak. Zarzuelaren Antologia” (Manuel Fernández Caballero eta Miguel Echegaray eta Izaguirre). La Pamplonesaren kontzertua Gayarre Antzokian, azaroaren 28 eta 29an, 20:00etan. Ohi den bezala, La Pamplonesak zarzuelari eskainiko dio San Saturnino eguneko kontzertua, bikain menperatzen duen genero bati. Oraingo honetan AGAOko abesbatza, Nafarroako Gobernuko Dantza Eskola eta Iruñeko Erraldoi eta Buruhandien Konpartsarekin batera ariko dira. Zuzendaria: J. Vicent Egea. Kontzerturako sarrerak Gayarre Antzokiko leihatilan daude salgai, asteartetik igandera (12:00-14:00 eta 17:30-20:30), eta webgunean (www.teatrogayarre.com).

Bestalde, San Saturninoren egunarekin urtero izaten den moduan, Erraldoi eta Buruhandien Konpartsak Udalbatzari lagunduko dio, hiriaren izenean eginen duen prozesioan, Iruñeko zaindariaren egunean, 9:30etik aurrera.

Ibilbidea:

09:30: Bake plaza, Yanguas y Miranda k., Gartzia Ximenez k., San Ignazio etorb., Comedias k., Pozo Blanco k., Zapatería k. eta Udaletxe plaza (10:00).

10:05: Prozesioaren irteera: San Saturnino k., Kale Nagusia, Arazuri pasealekua, Kale Berria, San Saturnino k. (11:00)

11:05: Konpartsaren itzulera Udaletxe plazara.

12:15: Dantzak Udaletxe plazan.

Itzulera: Dantzak amaitutakoan konpartsa autobus-geltokira itzuliko da ibilbide honetan barna: Mercaderes k., Txapitela k., Gazteluko plaza, Sarasate pasealekua, Alondegi k., Tutera k., Gartzia Ximenez k., Yanguas y Miranda k., Bake plaza eta autobus-geltokia.