Lucas Santos Bellido


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Nafarroako Antzerki Eskola

HASIERA-DATA

17/10/2019

AMAIERA-DATA

17/10/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Nafarroako Antzerki Eskola. Leihatila eta on line.

Zenbatekoa

8 €

ARGIBIDE GEHIAGO

´Babesleku arrotzak eta animalia bakartien hotsak’, Rubik Theatre  konpainiaren eskutik, Antzerki Aroa zikloaren barruan eginen da, urriaren 17an, ostegunean, 20:00etan Nafarroako Antzerki Eskolan. Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke, bertako leihatilan edo euren webgunean www.laescueladeteatro.com. (8 €)

Ideia, zuzendaritza eta dramaturgia: Estitxu Zaldua Domingo eta Juanjo Herrero Mansilla. Zuzendari laguntzailea: Ekaitz Unai González Urretxu.  Antzezleak: Estitxu Zaldua Domingo eta Juanjo Herrero Mansilla. Testua: Xabier Lopez Askasibar

Antzerki-hizkuntza berrien esperimentazioan eta bilaketan sakonduz eta mugimenduaren poetika eta antzerki bisuala jorratuz sortutako ikuskizuna.

Nora zoaz noraezean?
Aukeratu maleta egokia.
Zein bidaia opa dizu bizitzak?
Ondarea zerrendatu.
Zer garraiatu bakardadean?
Antolakuntzan dago perfekzioa.
Nola mugitu geldirik bazaude?
Babestu, ez hoztu bihotza.
Arrotzak. Maletak. Ezlekuak.
Arren, ez ostu bihotza.
Arrotzak eguneroko bizitzan eta espazioetan.