Antzerki Aroa_Izoztutako Haizea2


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Nafarroako Antzerki Eskola

HASIERA-DATA

09/04/2019

AMAIERA-DATA

09/04/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Nafarroako Antzerki Eskola. Leihatila eta on line.

Zenbatekoa

8 € eta 5 € (ikasle-taldeak)

ARGIBIDE GEHIAGO

TANTTAKA: IZOZTUTAKO HAIZEA BEZALA. Antzerki Aroa 2019ren barruan taularatuko da, Nafarroako Antzerki Eskolan, apirilaren 9an, asteartean, 20:00etan. Sarrerak Nafarroako Antzerki Eskolan eskuratu daitezke, bertako leihatilan edo euren webgunean . (8 € eta 5€ ikasle-taldeak – Abonamenduak: 12 euro).

Egilea:Rafael Herrero. Zuzendaritza eta eszenografia:Fernando Bernués.  Zuzendari laguntzailea:Laia Bernúes.  Antzezleak: Nerea Elizalde, Tania Fornieles, Koldo Olabarri. Argiak: Xabier Lozano. Jantziak: Ana Turrillas. Koordinazio teknikoa: Edi Naudó. Ikus-entzunezkoa: Acrónica Producciones.

Heriok hiru silaba ditu. Beldurra… Nazka… Arratsaldeko zortziak dira. Tiro hotsa. Neska bat farmazia batetik korrika irteten da. Bizikleta hartu, eta atzera begiratu gabe, pedalei eraginez badoa. Nire aitaren arnasa… Nire oheraino, bost pauso… Tabako usaina. Emakume batek goma bat jartzen du bere autoko ihes-hodian, eta atea ixten du. Norbaitek arriskuan zaudela abisatzen dizu. Poliziaren sirenak entzuten dituzu urruti. Jolastuko gara, eskolan egiten genuen bezala, ea minari gehien nork eusten dion? Lehenengo aldian bizikleta lapurtu nion mutiko bati… Kaka besterik ez naiz. Nire logelako atea irekitzen da eta nik desagertu nahi dut.  Haurtzaroa lapurtu zenidan… Jolastu, korri, barre egin nahiko nukeen…  Bala bat, bala bakar bat, eta kito, dena bukatuko da agian. Gaurkoak egun arrunta behar zuen izan… Baina ez da hala izan… Zazpi pauso daude teilatuko zabaltza ertzeraino. Teilatuak gustatzen zaizkit.