Antzerki Aroa- Txarriboda


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iturramako Civivoxa

HASIERA-DATA

22/11/2019

AMAIERA-DATA

22/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Iturramako Civivoxa. Leihatila eta on line.

Zenbatekoa

8 €

ARGIBIDE GEHIAGO

‘Txarriboda’, Hika Teatroa konpainiaren eskutik , Antzerki Aroa zikloaren barruan eginen da, azaroaren 22an, ostiralean, 20:00etan, Iturramako Civivoxean. Sarrerak  Civivox zentroetan eskuratu daitezke, bertan edo www.pamplona.es/www.pamplonaescultura.es webgunetan. (8 €)

FITXA ARTISTIKOA:  Egilea eta zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga.  Zuzendari laguntzailea: Miren Gojenola.  Antzezleak: Sandra Fdez. Agirre, Patxi Gonzalez, Iñigo Aranbarri, Kepa Errasti, Juanjo Otero eta Iñaki Maruri.

Kabaret-kontakizun basati, lotsagabe eta gordina, non itxurak zein jakinduriak araua hausteko bide ematen baitute. Mireiak eta Imanolek ezkongai bikote perfektua osatzen dute. Zorionaren irudia dira. Ezkondu egin dira gaur eta Patxi Bilbaok, emaztegaiaren aitak eta Ipertrolako handi-mandiak, antolatu du ospakizun gala. Festa itzela. –“Gaur txerrien antzera, jan, edan eta dantza egitea nahi dut!” Hitz horiekin egingo die harrera gonbidatuei.