Antzerki Aroa_ Zaldi Urdina


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Gayarre Antzokia

HASIERA-DATA

13/11/2019

AMAIERA-DATA

13/11/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Gayarre Antzokia. Leihatila eta on line.

Zenbatekoa

8 €

ARGIBIDE GEHIAGO

‘Zaldi Urdina’, Artedrama-Axut-Dejabu Panpin Laborategia konpainien eskutik , Antzerki Aroa zikloaren barruan eginen da, azaroaren 13 eta 14an, asteazken eta ostegunean, 20:00etan, Gayarre Antzokian. Sarrerak Gayarre Antzokian eskuratu daitezke, bertako leihatilan (astelehenetan itxita) edo euren webgunean www.teatrogayarre.com. (8 €)

FITXA ARTISTIKOA: Egileak: Una Iturriaga, Igor Elortza. Zuzendaritza: Ximun Fuchs. Antzezleak: Ander Lipus, Manex Fuchs, Urko Redondo, Miren Alcala, Oier Zuñiga, Edurne Azkarate, Olatz Beobide.

Aingeru, 17 urteko mutil gaztea, desagertu egin da, tekno jaialdi batean gazte bat bihotzekoak jota hil ondoren. Zaldi Urdina deitzen den droga berri batek eragin dio heriotza gazteari. Polizia Aingeruren bila dabil, trapitxeroa bera delakoan. Amets, Aingeruren 22 urteko arreba errebeldea da, gaztetxe eta bizimodu osasuntsu zalea. Ikerketa bat hasiko du, Karmen amona eta Simon udaltzain traketsarekin batera. Aingeru poliziek baino lehenago aurkitu behar dute, eta abokatu on batekin joan epaitegira. Astebeteren barruan, 18 urte bete baino lehen. Atzera kontaketa bat da. Ikerketa amateurraren bidean gurutzatuko dituzte gazteriaren ondoezak eta ametsak, trafikanteen eta interés ekonomikoen boterea, indar polizialen konplizitatea eta politika baten aztarna.