Expo_ArteaOinez_JavierSueskun


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




KATALOGOA




LEKUA

Kondestable Jauregia

HASIERA-DATA

12/04/2018

AMAIERA-DATA

12/05/2018

ORDUTEGIA

astelehenetik larunbatera 9:00 – 14:00 eta 17:00 – 21:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestablearen jauregian izanen da Artea Oinezen edizio berria, Nafarroa Oinez ekitaldiari lotutako arte-erakusketa, aurten 70 nafar eta euskal artisten lanak bildu dituena. Aurtengo proposamena Tuterako Argia Ikastolatik datorkigu, hari baitagokio aurten ekitaldia antolatzea, eta Kondestableko lehen solairuko bi aretotan egonen da ikusgai, heldu den maiatzaren 12ra arte. Ondoren, erakusketak Tuterako Almirantearen etxerako bidaia eginen du.

Aurten, Javier Sueskun da erakusketaren artista kuttuna. Erakusketa astelehenetik igandera bisitatzen ahalko da, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara (itxita egonen da apirilaren 18, 19 eta 21ean, eta maiatzaren 1ean).

Bere obra osotasunean nahiz partzialki utzi duten artisten lanek osatzen dute erakusketa. Edonork eskuratu dezake artelanen bat zentzuzko salneurrian, eta Tuterako ikastolari lagundu horrela. Teknika eta hizkuntza artistikoak oso anitzak jasotzen ditu erakusketak. 70 obra daude (pintura, eskultura, argazkiak, instalazioak…), eta bakoitzean artistak emozioa transmititzen du, mezuren bat, transzendentzia nahiz itaunketa.

Omenaldia Javier Sueskuni
Tuterako Argia Ikastolak Javier Sueskun hautatu du artista kuttun gisa 2019ko Artea Oinezerako, “bere lan artistikoaren mailagatik eta ikastolekiko erakutsi duen eskuzabaltasunagatik”. Sueskun aldi berean aritu da zeregin akademikoetan eta margolari-lanetan. 23 alditan egin ditu bakarkako erakusketak, 1978tik 2009ra. Hainbat prestakuntza-ikastaro eman ditu historia, artea eta plastika ardatz, eta hitzaldi-zikloak Nafarroako hainbat udalerritan, “ekintza estetikoa hautematea” hizpide, Nafarroako Gobernuaren babespean. Arte plastikoetako zenbait lehiaketatan epaimahaikide aritu da, eta 1996tik 2000ra Nafarroako Kultura Kontseiluko kide izan da. Halaber, Artea Oinezen hainbat ediziotan parte hartu du. Sueskunek ikerketa pedagogiko eta historikoko zenbait lan egin ditu Nafarroako margolari garaikideen inguruan, bai Tuterako merindadeko manierismoaren eta barrokoaren inguruan ere. Bere lana abstrakzio-lurraldeetan ibiltzen da, figurazio-hizkuntza gutxietsi gabe. Popetik informalismora, orban finetik marrazki kartsura, sentikortasun handia erakusten du beti, eta lanbidearen ezagutza goitik beherakoa. Lanetan azpimarratzen dira ura-argia, lehorreko lurra, figura, etab.Teknikan duen erraztasuna nahiz zehaztasuna eta teknika menperatzen duela igartzen da lan guztietan.

ARTISTAK

Xabier AGIRRE
Faustino AIZKORBE
Juan AIZPITARTE
Lorea ALFARO
Jose Ramon ANDA
Ibon ARANBERRI
Pello AZKETA
Txomin BADIOLA
Juan Luis BAROJA COLLET
Nestor BASTERRETXEA
Juan BELZUNEGUI
Manuel BERMEJO
Clemente BERNAD
Carlos CANOVAS
Jorge CARDARELLI
Concha CILVETI
June CRESPO
Bingen DE PEDRO
Xabier DE ZERIO
Naia DEL CASTILLO
Miren DOIZ
Andoni EUBA
Jon Mikel EUBA
Leopoldo FERRAN
Txaro FONTALBA
Cristina GALOBART
Ariane GARCIA
Inaki GARMENDIA
Angel GARRAZA
Juan GORRITI
Mari Puri HERRERO
Juan Jesus ILUNDAIN
Zaloa IPINA
Pello IRAZU
Carlos IRIJALBA
Koldobika JAUREGI
Sonia JAVIERRE
Vicente LARREA
Jose Angel LASA
Jesus Mari LAZKANO
Naroa LIZAR
Ismael LOPERENA
Erlea MANEROS
Ana Mari MARIN
Asier MENDIZABAL
Angela MORENO
Xabier MORRAS
Rafael MUNARRIZ
Manu MUNIATEGIANDIKOETXEA
Itziar OKARIZ
Mikel OKINENA
Felix ORTEGA
Eugenio ORTIZ
Fernando PAGOLA
Txuspo POYO
Sergio PREGO
Mari Jose RECALDE
Javier RIANO
Inaki RUIZ DE EGUINO
Dora SALAZAR
Helena SANTANO
Jose Antonio SISTIAGA
Javier SUESKUN
Juan SUKILBIDE
Susana TALAYERO
Azucena VIEITES
Jabier VILLARREAL
Begona ZUBERO
Jose Luis ZUMETA
Ramon ZURIARRAIN