AUZOKALE_MIND THE GAP


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iruñeko plazak

HASIERA-DATA

05/08/2019

AMAIERA-DATA

08/09/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

Abuztuaren 5etik irailaren 6ra Auzokalek hainbat talderen ikuskizunendako agertoki bihurtuko ditu parke eta plazak. Programa hau Alde Zaharra, Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Mendillorri eta Milagrosako auzoetan egongo da. Civivoxetako programazioa zentroetatik irten eta auzoetara hedatuko da beste hiru ziklori esker: Auzokale programa berria, Zinema-gauak, eta Bertsionatuzaren kontzertuak. Guztira musika, zinema eta espektakuluarekin lotutako 30 hitzordu baino gehiago izango dira, doan.

PROGRAMA

VERSIONANDO CASCO VIEJO. PLAZA SAN JOSÉ.
MIND THE GAP. Abuztuak 5. 20:00.
Iruñeko talde honek Mind the Gap (kasu, ez erori) bat proposatuko digu blues/rock erritmoan, asperdura astintzeko. Horrela, Allman Brothers Band, Lynyrd Skynyrd, Eric Clapton, Blackberry Smoke, Bob Dylan eta abarren bertsioak joko dituzte, entzuleak gogotik dibertitzeko asmoz beterik.

LA TRIBU OBEMBE. Abuztuak 12. 20:00.
Aspaldian, ibai bazterreko kaobo ugarien ondoan, Sir Archibald Bradley esploratzaileak Yogurtu Ngué aurkitu zuen. Berehalakoan ezagutu zuten elkar. Musikaren historia aldatu nahian, Reverendo O’Hararekin gurutzatu, eta horrek Fedearen egiazko bidean gidatu zituen. Geroago, Obtuso Ngué eta Kalugu Ngué batu zitzaizkien. Tribu Obembeko taldekide guztiak zuriak dira baina musika beltza jotzen dute; era horretako lehen taldea da, beraz. Aski eta sobra ezagutzen ditugun gaien bertsio ezohikoak jotzen dituzte. Singuí ntumi!

A BEATLE BIT. Abuztuak 19. 20:00.
Iruñeko talde honek The Beatles-en bertsioak jotzen ditu. Lau lagun dira: Tincho Remírez de Ganuza, Usoa Wissenbach, Álvaro Iribarren eta Matías Elgueta. Lennonek eta McCartneyk ondutako harmonia aberatsak gizon eta emakume ahotsean ematen dituzte. Fidel baino fidelago lotzen zaizkio, ordea, Liverpoolgo laukotearen abestien alde instrumentalari.

ROCKSTARS. Abuztuak 26. 20:00.
Taldeak rock munduko klasikorik onenak jotzen ditu. Goi-mailako musikariz osaturiko musikariei entzutea gozamen ederra izanen da rock klasikoa maite dutenentzat. Deep Purple, Bon Jovi, Whitesnake, Europe, Scorpions, Guns and Roses, Iron Maiden, AC/DC eta beste batzuen gai ospetsuen errepertorioa.

SUTAN ETXABAKOITZ. GRUPO URDANOZ

SONAKAY DENONTZAT. Abuztuak 16. 20:00.
Sonakay talde donostiarra Etxabakoitzera etorriko da “Denontzat” diskoa aurkezteko. Euskal eta ijito sustrai sendoak ditu. Kantu flamenkoa euskaraz, eta hori, zalantzarik gabe, denetariko publikoengana iritsi da. Disko hauslea, soila eta dotorea. Bere kantuez gain, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Urkoren abestiak ematen ditu.

TOMASITO: CIUDADANO GITANO. Abuztuak 17. 20:00. En la calle.
Emanaldian, kantuak («Al Abandono», kasu), Rosendo eta AC/DCren bertsioak, ‘caño roto’ soinuarekin egindako saioak eta deskatalogatutako material asko entzunen dira. Baina, horrez gain, gauza berri bat! «Ser libre y vivir a mi manera», hots, printzipio- adierazpen nahiko esplizitua (mairu-airez jantzia), haren errepertorioaren eta duela hogei urtetik gora hasitako ibilbide luzearen onena entzuteko bide kitzikagarriari hasiera ematen diona. Erritmoak eta txaloak, tristezia ororen sendagarri. Sarrera librea izen-ematerik gabe.

MAHAI INGURUA: FLAMENKOA ETA EUSKARA. Abuztuak 16. 17:00.
Topaketa bat izanen da Sonakayko musikariekin. Azalduko digute nolakoa izan den lehen diskoa ontzeko sorkuntza-prozesua eta nola uztartu dituzten beren erro flamenkoak eta euskal sustraiak. Tokiko artistek ere beren esperientziak kontatuko dituzte.

KONPAS FLAMENKOAN HASTEKO LANTEGIA, TOMASITOK EMANA. Abuztuak 17. 17:00.
Arte berezi baten jabea delarik, Tomasitok konpas flamenkoaren lehen pausoak azalduko dizkigu. Metrikari konpasa esaten zaio arte flamenkoan, eta konpasa Tomas deitzen da. Sarrera doan, aldez aurretik izena eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte.

AUZORTZEN MENDILLORRI. ANTZARA PLAZA

BIDEBERRI, ANTZARA ETA MENDILLORRIKO JAI BATZORDEAREKIN ELKARLANEAN.

SPAZI…O. Abuztuak 26. 20:00.
DIKOTMOMIA zirkua. Espaziorik gabeko espazioak, alegiazko paretek errealitate aldiberekoak bereizten dituzte, non efektibotasunak ez baitu balio praktikorik. Emakume bat, gizon bat eta haien harreman guztiak; bi adiskide, bikote bat, haur horiek, adineko haiek, aita- alaba… Emozioek erakartzen eta aldaratzen dute, hurbiltzen eta urruntzen dute, errealitateari berari zentzua bilatzen diogunean, elkarrekin bizirik irauteko, bat izateari utzi gabe. Bizikidetzaren lozorroa eraldatzeko saioa ustekabeko bukaera batekin.

PILGRIM’S. Abuztuak 27. 20:00.
Pilgrim’s taldea Mendillorrin agertuko dira arima zeltako beren abestien bidez auzoko zimentarriak astintzeko asmoz. Punk folk erritmoan oinarriturik, konposizioek sortzen duten giroak Irlanda gaelikora eramanen gaitu.

JHANA BEAT. Abuztuak 28. 20:00.
One Woman Band, Jhana Beat, Mendillorrira iritsiko zaigu bere Soinu Elektrorganikoarekin, eta bazter guztiak sormenezko indarrez osaturiko soinu- leherketa batez blaituko ditu. Jhanak harridura eraginen du entzuleen artean, ohi ez bezalakoa baita zuzenean ematen duen ikuskizuna; ederki uztartuko ditu beatboxa, gitarra elektrikoa eta ahots ahaltsua, esperientzia paregabe, kolektibo eta elektrorganikoa sortzeko.

JOLAS NATURALAK. Abuztuaren 26tik 28ra. 17:00-20:00.
PLISTI PLASTA. Jolas-lantegi honetan material desegituratua erabiliko dugu sormenaren garapena bultzatzeko eta haurren potentzialtasun guztiak garatzeko. Jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa eta eraikuntza-jolasa, haurrak udako arratsalde bitxi honetan gozatzen ikusteko. +2.

LA ROCHAPEA DE-MUESTRAMAITEMINDUEN PARKEA

JOLAS NATURALAK. Abuztuak 22. 17:00-20:00.
PLISTI PLASTA. Jolas-lantegi honetan material desegituratua erabiliko dugu sormenaren garapena bultzatzeko eta haurren potentzialtasun guztiak garatzeko. Jolas sinbolikoa, jolas heuristikoa eta eraikuntza-jolasa haurrak, udako arratsalde bitxi honetan gozatzen ikusteko. +2.

LA MÁQUINA Y YO MAKINA ETA BIOK. Irailak 5. 19:00-19:45
DAVID ALMAZÁN. Makina arraro baten eta pertsona xume baten arteko harreman bitxia kontatuko digute keinu bidez. Pertsona hori sortzailea da, eta makinak, berriz, gauzak eraldatzen ditu; pertsona xehetasunzalea da; makinak, berriz, handira jotzen du. Nork edo zerk harrituko gaitu gehien?

BAT NIGHT: SAGUZAR GAUA. Irailak 5. 19:00-22:00
Juslarrocha Civivoxean eta San Pedro zubiaren inguruko naturan. Ilunabarreko gidatutako paseoa familian. Saguzarrei behatu eta entzunen diegu beren habitat naturalean, ilunabarrean. Abiatu baino lehen, hitzaldi labur bat eta argazki- eta bideo-proiekzio bat izanen dira, animalia horien izaera hobeto ezagutzeko. JUAN TOMÁS ALCALDE, BIOLOGIAN DOKTOREA e IÑAKI MARTÍNEZ, INGURUMEN- HEZITZAILEA.  +9. 2 €. Aldez aurretik izena eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte.
Gomendagarria oinetako erosoak eta eskuargia eramatea.

SANDUZELAI… KALE GIROAN. SANDUZELAI. GORTARI DOKTOREAREN PLAZA
UMETXEAREKIN ELKARLANEAN

UDAN BADAGOELAKO ZER EGIN
Ipuin-saio hauetan, haurrek narratzaileak adinako protagonismoa dute, bai eta handiagoa ere. Ipuin gutiziatsu eta freskagarriak, kontakizun usain gozodunak eta ingurumeneko istorioak. Saioetan Umetxea Udako Eskolako neskato-mutikoek parte hartuko dute, Sanduzelain udan badagoelako zer egin. SERGIO DE ANDRÉS.

IPUINAK LORETAN. Abuztuak 7. 12:00
Kolore guztietakoak… Aizu! Eta horiek dira koloreak horiek! Ipuin-sorta ederra zuretako prest.

IPUIN BEGANOAK. Abuztuak 14. 12:00
Uda honetan, menuak askotarikoak dira, eta eskuekin eta guzti jaten dira. Menu beganoak bezala.

IPUIN BIRZIKLATUAK. Abuztuak 12. 12:00
Hondakinetako printzeak eta okasiozko igelak. Deus ere ez da zaborretara botatzen; guztiek ere izugarri balio dute.