MURALLADANZA18_LINEA dARIA


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Guadalupeko bastioia

HASIERA-DATA

02/08/2019

AMAIERA-DATA

16/08/2019

ORDUTEGIA

20:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Harresiak dantzan -HARRESIETAKO JAIALDIA 2019- Guadalupeko bastioian. Abuztuak 1 – 21. Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak, harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita. Ostalaritza- eta terraza-zerbitzuak izanen dira, 20:30etik 24:00etara; musika DJren eskutik, eta emanaldiak. Sarreren salmenta: www.entradascajarural.com webgunean, Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza) eta Guadalupeko bastioira sartzeko leihatilan.

PROGRAMA

Abuztuak 2, ostirala.

GUADALUPEKO BASTIOIA.
21:30
Harresiak dantzan.
Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak, harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita.
Ostalaritza- eta terraza-zerbitzuak izanen dira, 20:30etik 24:00etara; musika DJ Funk Fataleren eskutik, eta Pedro IIII.a ilusionistaren emanaldiak. Pedro III.a – Harresiak dantzan. Sarreren salmenta: www.entradascajarural.com webgunean, Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza) eta Guadalupeko bastioira sartzeko leihatilan.
B612 konpainiaren Fui piedra. Pastora Pavón, Orrazien neskatoa: “Harri izan nintzen, ardatza galdu nuen eta itsasora jaurti ninduten, eta denboraren poderioz, ardatza berreskuratu nuen”. Halaxe dioten bertso-lerroetatik abiatuta unibertso intimista sortzen du, zeina bide ezberdinetatik koreografia-mugimendu bertikalera ekarri baita. Emanaldia laguntzen duen musikak flamenkoa eta musika elektronikoa uztartzen dituen soinu-paisaia eratzen du.

Abuztuak 9, ostirala.

GUADALUPEKO BASTIOIA.
21:30
Harresiak dantzan.
Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak, harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita. Ostalaritza- eta terraza-zerbitzuak izanen dira, 20:30etik 24:00etara; musika DJ Nanaren eskutik, eta Hodei magoaren Imposible emanaldia. Sarreren salmenta: www.entradascajarural.com webgunean, Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza) eta Guadalupeko Bastioira sartzeko leihatilan. eVenti Verticali konpainiaren Quadro on Wall. Konpainiako lau dantzariak harresiaren horma-atalean mugituko dira, mihise biluzi bat margotzen duten koloretako lapitzak izango balira bezala, akrobazia-salto eta aire-hegaldi artean. Pertzepzio-aldaketako jolas batean, ikuspuntuak nahasi eta plano horizontal nahiz bertikalak korapilatu egiten dira, ikuslearen begiak ere nahasten dituen nolabaiteko perspektiba-jolasean.

Abuztuak 16, ostirala

GUADALUPEKO BASTIOIA.
21:00
Harresiak dantzan
Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak, harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita. Ostalaritza- eta terraza-zerbitzuak izanen dira, 20:30etik 24:00etara; musika DJ Netanyahuren eskutik, eta Hodei magoaren Wonder emanaldia. Sarreren salmenta: www.entradascajarural.com webgunean, Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza) eta Guadalupeko bastioira sartzeko leihatilan. La Glo Circo eta Estampades konpainien Sacred Far La Glo Circo eta Estampades, euskal konpainia lehena eta katalana bigarrena, elkar hartuta arituko dira Guadalupeko bastioirako berariaz sortutako ikuskizun honetan. Aire-koreografiari zuzeneko musikak lagunduko dio, ikuskizun berriari zein horren agertoki den inguruari doitzen zaion giroa sortu nahian.