Concierto en Caballo Blanco


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Zaldi zuria zokoa

HASIERA-DATA

14/09/2019

AMAIERA-DATA

14/09/2019

ORDUTEGIA

13:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Irailaren 14an, larunbatarekin, 13:00etan, The Allnighters taldeak ere joko du, Zaldi Zuria zokoa; R&B, soul eta bestelako musika beltzaren berotasunean sortutako euskal talde handietako bat da. Zuzenekoak eragin guztiak jasotzen ditu: harmonikaz lagundutako 50eko boogie-a, 70eko pub-rocka, 60ko soula eta R&B “coolena”. Gasteiztar horiek 1988an bildu ziren, eta, urte batzuk desagertuta eman ondoren, jatorrizko taldean berrelkartu ziren, Igu García Uriarte abeslari eta harmonika-jotzailea buru.

Beltza Weekend jaialdiak bere hirugarren edizioa ospatuko du irailaren 5etik 14a arte, eta jarduera zein gune ezberdin gehiago izanen ditu, musika beltza, soul-, blues-, R&B-, swing- eta boogie-musika ekartzeko eta ikusle-mota gehiagori iristeko. Edizio honetan, programak nazioartean ezagunak diren taldeen kontzertuak izanen ditu Zentralen, eta atari zabaleko emanaldi batzuk doan, Media Lunan; horrez gain, zinema- eta literatura-hitzorduak, erakusketa bat eta are haurrendako lantegiak ere bai.

Beltza Weekend-en edizio hau Berdintasuneko zinegotzi ordezkariak eta jaialdirako antolatzaile-lanetan aritu diren Gautxoriak Soul Club elkarteko kideek. Ekitaldi nagusiak Zentraleko kontzertuak izanen dira, irailaren 13an –ostiralarekin– eta 14an –larunbatarekin–, 21:30etik aurrera. Ostiralekoan Aretha Soul Divas & The Silverbacks eta Roy Ellis & Mighty Megatons izanen dira. Kontzertuetako sarrerak salgai daude, 24 euroan. Larunbatekoan, aldiz, Michelle David & The Gospel Sessions eta Lee Fields & The Expressions izanen dira, eta sarrerak, 25 euroan. Bi egunetarako abonamenduak 42 euro balio du, gehi kudeaketa-gastuak. 16 eta 25 urte bitarteko gazteendako abonamenduak 25 euro balio du. Musikaze-n eskura daitezke (http://bit.ly/BeltzaWeekend2019).

Jaialdiak haurrak ere erakarri nahi ditu, izan ere, musika hizkuntza unibertsala baita. Larunbaterako –12:00etan–, Kondestable Civivoxean La música de Braulia lantegi berezia prestatu da, bertaratutako haurrek musika entzun, ongi pasatu eta, aldi berean, irakurri ahala ikasteko. Brauliak, erraldoiak, ekitaldi ofizialetan jotak, baltsak, karrika-dantzak eta abar dantzatzen ditu, dultzaina eta danborraren erritmora. Baina protokolotik kanpo, arima, arima handia, duen musika atsegin du biziki. Lantegia doan da.
Azkenik, irailaren 12, 13 eta 14an, arratsaldez eta gauez, Alde Zaharreko hainbat lokaletan –esaterako, Nébula eta La Urbana– DJ-saioak izanen dira, horrela jaialdiaren eremua zabaldu eta entzule berriengana hurbiltzeko.

Aurkezpena erakusketa bat izanen du osagai Kondestablen; Alacanteko Jaume Mira i Carbonell margolariak egindako hogei pieza paregabeak daude ikusgai, liburuan elkarrizketatutako hogei artisten isla direlarik. Margolan guztiak olioz eta/edo akrilikoz egin dira 51 x 60 cm-ko oholtxoetan; markoa eta guzti, hor daude nahi duenarentzat salgai. Erakusketa irailaren 14a arte bisitatzen ahalko da.