Ateneo_Bertsosaioa


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

29/04/2019

AMAIERA-DATA

29/04/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable Civivoxak  Bertso-saio literarioa hartuko du  Jon Barberena idazlearen eta Julio Soto eta Sarai Robles bertsolarien eskutik ,  apirilaren 29an, astelehenean, 19:30ean. Iruñeko Udala eta Nafar Ateneoaren kultura egitaraua. Sarrera librea.

Bertso-saio literarioan Jon Barberenak idazle gisa, kantuan jarriko ditu bi bertsolariak. Bat-batean arituko dira Julio Soto eta Sarai Robles. Idazleak pasarte literarioak irakurri ondoren, hari loturiko gaiak proposatuko dizkie bertsolariei. Hiru autoreren arteko elkarlana izango da saio hau: hiru ahots elkarlanean. Erregistro guztiak lantzeko ahalbidea ematen du: umorea, poetika, narratiba, akzioa, dialektika… Bertso-saio baten ohiko moldeak hautsi gabe (bat-batekotasuna, testuingurura egokitzea etab.), literaturaz gozatzeko aukera eskainiko da. Gertutasun handiko saioa sortu nahi da.