BERTSOAROA_Gorria


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

07/11/2019

AMAIERA-DATA

07/11/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Azaroak 7, osteguna. 19:30. Kondestable Civivoxeko Patioa. GORRIA. Flamenkoa eta bertsoa. Bertsolaria: Miren Amuriza. Flamenko dantzaria: Askoa Etxebarrieta. Bertsolari baten eta flamenko dantzari baten arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek.

Bertsoaroa 2019. Azaroaren 5etik 26ra. Nafarroako Antzerki Eskolan eta Kondestable, Juslarrocha eta Sanduzelaiko Civivoxetan. Sarrera doan.

PROGRAMAZIOA

Azaroak 5, asteartea. 19:30. Nafarroako Antzerki Eskola
Bertsolariak: Julio Soto, Amets Arzallus, Unai Iturriaga , Uxue Alberdi, Alazne Untxalo eta Joanes Illarregi. Gai-jartzailea: Ander Aranburu.
Ohiko gisan, bertso jaialdi batek emango dio hasiera 2019ko Bertsoaroari ere. Urteroko moduan, punta-puntako bertsolariak izango dira oholtzan, gazteak zein beteranoak. Bertsolari nafarrekin batera, Lapurdi, Bizkaia eta Gipuzkoako bertsolariak izango dira kantuan.

Azaroak 7, osteguna. 19:30. Kondestable Civivoxeko Patioa
GORRIA. Flamenkoa eta bertsoa. Bertsolaria: Miren Amuriza. Flamenko dantzaria: Askoa Etxebarrieta
Bertsolari baten eta flamenko dantzari baten arteko elkarrizketa artistikoa du oinarri emanaldiak. Muin berbera dute adierazpide biek, bat-batekotasuna, eta bertan egin dute topo sortzaileek.

Azaroak 12, asteartea. 19:30. Kondestable Civivoxeko aretoa
BERTSOAREN HARRIA. Hitzaldia eta bertsoa.  Hizlaria: Koldo Izagirre. Bertsolariak: Aimar Karrika eta Maddalen
6 urtetik aurrerako haurrentzako tailerra, bi bertsolariek emango dutena. Haurrek jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolariek.

Azaroak 13, asteazkena. 17:30. Juslarrocha Civivoxa
BERTSO JASA, BAT-BATEKO JOLASA. Haurrentzako tailerra. Bertsolariak: Saioa Alkaiza eta Haritz Mujika
6 urtetik aurrerako haurrentzako tailerra, bi bertsolariek emango dutena. Haurrek jolas eta ariketen bitartez gaiak eta egoerak proposatzen joango dira, eta modu horretan, bertso saioa osatuko dute bi bertsolariek.

Azaroak 16, larunbata. 12:00 eta 18:00. Sanduzelaiko Civivoxa. 
URPEKAKARIAK. Haurrentzako bertso antzerkia. Aktoreak: Lierni Hernandez eta Eneko Arrate. Gidoia: Ane Labaka eta Miren Amuriza
Haurrentzako antzezlana, modu sotil eta umoretsuan, ikuslerik txikienak beren gorputzei begira jarri eta aniztasunaz, sexualitatez, genero-rolez hausnartu dezaten pentsatua.

Azaroak 19, asteartea. 19:30. Kondestable Civivoxeko aretoa
AUSKALO ZEINEK JARRIAK. Bertso musikatuak. Bertso kantariak: Eñaut Agirre eta Unai Agirre. Musikariak: Imanol Kamio eta Aitor Atxega
Agirre anaien emanaldi berria, garai bateko eta gaur egungo bertso jarriak berreskuratu eta musikaren laguntzaz aurkezten dituena, kasu honetan, Iruñera egokituta.

Azaroak 21, osteguna. 19:30. Kondestable Civivoxeko patioa
GAZTEEN BERTSO SAIOA. Bertsolariak: Xabat Illarregi, Ekhiñe Zapiain, Irati Alcantarilla, Maialen Akizu, Haritz Mujika eta Ibai Amillategi. Gai-jartzailea: Ainhoa Aranburu
Beste behin ere, Nafarroako eta beste lurraldeetako etorkizun oparako bertsolari gazteak ekarriko ditu Bertsoaroak Iruñera, belaunaldi berrien bertsolaritzaz gozatzeko aukera eskainiz. Oraingoan, Nafarroako, Lapurdiko, Bizkaiko eta Gipuzkoako bertsolari gazteek egingo dute topo oholtza gainean.

Azaroak 26, asteartea. 19:30. Nafarroako Antzerki Eskola
BERTSO JAIALDIA. Bertsolariak: Andoni Egaña, Sustrai Colina, Alaia Martin, Eneko Lazkoz, Maddi Ane Txoperena eta Iker Gorosterrazu. Gai-jartzailea: Maialen Belarra
Aurtengoan, berriz ere, bertso jaialdi batek itxiko du Bertsoaroaren egitaraua. Oholtza gainean izango dira puntako bertsolari gazte eta beteranoak, denak eskarmentu handikoak.