CIUDADELA_Bivouac


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadela

HASIERA-DATA

21/08/2019

AMAIERA-DATA

21/08/2019

ORDUTEGIA

22:00

ARGIBIDE GEHIAGO

BIVOUAC. PERCEPTIONS. Ikuskizuna. Amaiera-ekitaldia. Abuztuak, 21, asteazkena. 22:00.  1. agertokia  (Harresietako horma-atala)  Perceptions iruditeria kuantikoaren barrenerako bidaia da, infinituki handiak eta infinituki txikiak bat egiten duten tokira. Ekuazioak 360º-ko grabitazio-egitura batean mugitzen dira, ikuskizunerako L’Oculaire izenpean diseinatutako tramankulu batean. Artistak eta oinarrizko partikula ezezagunak dimentsio paraleloko espazio eta tenporalitate erlatiboan barna mugitzen dira. Inkontzientea, emozioak, sentipenak eta ametsak iratzarriko dituzten bestelako errealitateekin amets egiteko gonbita da. “Okularioaren” bidez egindako aire-dantzek gogora ekartzen dituzte Soken teoria, zeruko gorputzen errotazioa, zintzilik dauden partikulak, bizia materializatzeko saiakera, ezezaguna eta ikusezina. Perceptions formatu handiko ikuskizuna da, Bivouac konpainiak eszenografia monumental eta orijinal batean eta ikuskizunerako berariaz prestatutako argi- eta musika-instalazioaz egiten duen bosgarrena. Partitura ordenagailuz sortu da, eta pianoak lagunduko dio, zuzenean. Filmetan istorioak kolorez eta indarrez hornitzen dituzten JSBen eitea dauka, horietan ere isiluneek berebiziko garrantzia dutelarik. Artistak: Maureen Brown, Benjamin Lissardy, Silvana Sanchirico Barros, Samuel Rodrigues eta Vanessa Petit.

HARRESIETAKO JAIALDIA 2019 Ziudadelan Abuztuaren 1tik 21era. Kalearen ikuskizunak: Zirkua, dantza, antzerkia eta kontzertuak.  Iruñeko harresiak itxuraldatzen dira abuztuan: nagusitu egiten dira, agertoki natural paregabe bihurtzen hiriko uda-jaialdiaren barruko dantza-, musika-, zirku- eta antzerki-ikuskizunetarako.