Charles Chaplin_ El gran dictador


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

16/08/2019

AMAIERA-DATA

16/08/2019

ORDUTEGIA

19:00

ARGIBIDE GEHIAGO

‘El gran dictador ‘  Charles Chaplin zuzendariaren filmaren proiekzioak Kondestable civivoxean, abuzturen 16an, ostiralean, 19:00etan izanen dira. Kondestableko ekitaldi-aretoan Charles Chaplin zuzendari britainarrari eskainitako zinema-ziklo bat egingo da. Charles Chaplinaren zine-ondare osoari atzera begira. Guztira zortzi filmak egongo dira ikusgai, ekainaren 8tik abuztuaren 30era. Ordutegia: abuztuak 9ra arte 20:00etan eta abuztuaren 16tik 30era, 19:00etan. JBA filmak. Sarrera librea gonbidapenarekin.

EL GRAN DICTADOR «The Great Dictator» – 1940, 128’, AEB.  Zinemaren historian film honenetako bat, bizargin judu baten istorioa kontatzen diguna, honek Tomaniako diktatorearekin izugarrizko antza dauka, juduei errua botatzen  diena herrialdearen situazioarengatik. Diktatorea bizarginarekin nahastu egiten dute eta kontzentrazio eremu batera bidaltzen dute, aldi berean bizargina diktadoretzat  jotzen dute. Filma nazismori, antisemitismoari eta edozein diktadurari kritika bortitza da.

Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da, zeinaren bidez hainbat ziklo eta film proiektatuko baitira Kondestableko ekitaldi-aretoan.

PERFEKZIOAREN ARTEA
André Bazin Charlotetaz zioen, Chaplinek sortutako pertsonaia, bere arrakastaren arrazoia zela, bere artea ez zela harriduran oinarritzen, baizik eta perfekzioan. Horrek Chaplinen filmak behin eta berriro ikusteko gaitasuna ematen diote filmari, haren txantxek paradoxa, emozioa eta barrea sortzeko gaitasuna murriztu gabe. Bai Dadaistek eta surrealistek mirestu zuten, zirkutik etorritako gizona, zine estilo propioa sortu zuena, ikono unibertsal batean bihurtu zen. Harrigarria da munduan zehar banatuta dauden lokaletan bere izena edota irudia aurkitzea, hiri handi eta herri txikienetan. Bere irudia margoturik ageri den pareta, neoi, berregindako bere gauzarik ikonikoenak… Milaka “charlot” badira planetan zehar. Charlie Chaplinek zera lortu baitzuen, munduan zehar milaka lagunen negozio txikiek, haren pertsonaia maitearen izena eramatea, ez du axola hauek pub edo ileapaindegi unisex bat diren, edonorrek daki non. Britaniar komiko honek, inoiz ere estatu batuarra izan nahi ez zuena eta Suitzan hil egin zena, edonorrek ez bezala pertsonifikatu zuen tristura eta malenkonia. Bere pertsonaiaz esan zuen “onbehartsuen filosofia errepresentatzen du” berak bazekien zein ziren errepresentatu beharrekoak. Haietan pentsatu zuen Hitlerren karikatura egin zuenean, nazismoaren goren puntua zetorren momentuan, demokrazia “serioek” diktatore alemaniarrari onespena ematen zioten momentuan, Amerikara sarrera debekatu egin zioten ere. Emigrante den Charlot hori, Picassok zein Legerrek mirestu zuten Chaplin hori eta adin, sinesmen eta kondizio guztietako hainbeste pertsonek maitatua izan zena BilbaoArte fundazioko Art House Zinemara etorri da, bere film luzeen gehiengoarekin eta laburmetraien selekzio on batekin. Zinearekin zita bat 2019a irrifarrez betetzeko.

FILMAREN PROIEKZIOAK

Ekainak 08 larunbata. 20:00
FILM LABURREN
Armas al hombro – 45 min.
Días de perro – 33 min.

Ekainak 15 larunbata. 20:00
FILM LABURREN
Al sol – 41 min.
Un día de juerga – 24 min.

Ekainak 22 larunbata. 20:00
FILM LABURREN
Vacaciones – 29 min.
Día de paga – 21 min.
Peregrino – 40 min.

Ekainak 29 larunbata. 20:00
El chico – 68 min.

Uztailak 19 larunbata. 20:00
La quimera de oro – 95 min.

Uztailak 26 larunbata. 20:00
El circo – 72 min.

Abuztuak 02 larunbata. 20:00
Luces de la ciudad – 81 min.

Abuztuak 09 larunbata. 20:00
Tiempos modernos – 89 min.

Abuztuak 16 larunbata. 19:00
El gran dictador – 126 min.

Abuztuak 23 larunbata. 19:00
Monsieur verdoux – 123 min.

Abuztuak 30 larunbata. 19:00
Viernes / ostirala
Candilejas – 145 min.