CINE_BERGMAN_veranoconmonica2


LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

28/04/2018

AMAIERA-DATA

24/11/2018

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestableko ekitaldi-aretoan Ingmar Bergman zuzendari suediarrari eskainitako zinema-ziklo bat egingo da, haren jaiotzaren urteurrenaren harira. Guztira 19 film egongo dira ikusgai, udaberriko eta udazkeneko larunbatetan, 19:30ean. Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da, zeinaren bidez hainbat ziklo eta film proiektatuko baitira Kondestableko ekitaldi-aretoan, hartara programazio egonkorra duen zinema-areto bihurtuta. Proiekzioak apirilaren 28an hasiko dira, larunbatarekin, eta azarora arte luzatuko (udan ez da emanaldirik egongo). Sarrera doan izango da, baina gonbidapena hartu beharko da aldez aurretik, saioa noiz eta ordubete lehenagotik, eta, besteak beste, Un verano con Mónica, Noches de circo, Sueños, Sonrisas de una noche de verano, El manantial de la doncella eta El séptimo sello filmak ikusi ahalko dira.

Zikloa heldu den larunbatean abiatuko da, hilaren 28an, Un verano con Mónica filmaren proiekzioarekin. Maiatzeko larunbatetan Kondestablearen ekitaldi-aretoan jarriko dira ikusgai Noches de circo, Sueños, Sonrisas de una noche de verano eta El séptimo sello, hilaren 5, 12, 19 eta 26an, hurrenez hurren. Ekainerako hiru saio programatu dira, hilaren 2, 9 eta 16an: Fresas salvajes, El rostro eta El manantial de la doncella. Azken horrek Oscar saria irabazi zuen 1961ean, ingelesez besteko pelikula onenari emandakoa.
Zikloari jarraipena emango zaio irailean, beste hiru filmerekin: Como en un espejo, Oscar sariduna baita ere, 16an; El silencio, 23an; eta Persona, 29an. Urriko lau larunbatetan honako hauek proiektatuko dira: La hora del lobo, La vergüenza, Pasión eta Gritos y susurros. Azkenik, azaroan, zuzendari suediarrak filmatutako azken lauak ikusi ahalko dira: Sonata de otoño, Documento sobre Farö, De la vida de las marionetas eta Fanny y Alexander, ingelesez besteko film onenari emandako Oscar saria eskuratu zuen zuzendariaren hirugarren film luzea.