Ciclo-Ozu-el sabor del sake


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

11/05/2019

AMAIERA-DATA

11/05/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable civivoxak EL SABOR DEL SAKE (Yasujiro Ozu, 1962, 112 min) filmaren proiekzioa hartuko du  Maiatzak 11, larunbata. 19:30. Yasujiro Ozu Zinema Zikloa. Film honek Shubei Hirayamaren istorioa kontatzen du, Shubei alarguna da eta bere alaba gaztearekin bizi da. Zahar sentitzen da eta alabarentzako karga dela uste du. Beraz harentzako hoberena ezkontzea izango litzatekela erabakitzen du. Alabak aita bakarrik ustera ukatzen den arren, azken batean ezkondu egiten da. «Sakearen zaporea idazten genuen bitartean Ozuren ama hil zen, eta behin hileta amaituta Tateshinara itzuli zenean, Ozuk bere egunerokoan ohar hau idatzi zuen:

Ez zen herriaren ondoan dagoen mendia biltzen duen lanbroa,
Han behean, lautadan, udaberria da,
Loretan dauden gereziondoen hodei argitsuekin.
Orain hemen nago, galdua, “Sakearen zaporea” dela eta zailtasunekin.
Gereziondoen loreek malenkoniatsu jartzen naute, gastatutako jantziak izango balira bezala,
Eta sakeak nire erraientzat mingotsa da, gentzianaren antzera.
¡Zein mingarria den niretzat udaberria, zein mingarria sake hau edatea!
Nire bihotzean lekurik ez daukaten gauzez hitz egiten dudan bitartean
Igarotzen doan udaberriaren nostalgia handituz doa.»

Kondestableko ekitaldi-aretoan Yasujiro Ozu zuzendari japonesari eskainitako zinema-ziklo bat egingo da. Yasujiro Ozuaren zine-ondare osoari atzera begira. Guztira zortzi film eta hitzaldia bat egongo dira ikusgai, martxoaren 9tik maiatzaren 11ra, larubatetan, 19:30etan. Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da.