Yasujiro_primaveratardia


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

16/03/2019

AMAIERA-DATA

16/03/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable civivoxak PRIMAVERA TARDÍA (Yasujiro Ozu, 1949, 118 min.) filmaren proiekzioa hartuko du  Martxoak 16, larunbata. 19:30. Yasujiro Ozu Zinema Zikloa. Kazuo Hirotsiren “Aita eta alaba” eleberrian oinarritzen da eta Ozuk berak moldatu zuen Kogo Noda gidoilariarekin batera. “Norikoren trilogia”ko lehenengo filma da, trilogia zeinean Setsuko Hara antzezleak hiru emakume desberdin antzezten ditu, hirurak Noriko deituak. Norikok hogeita zazpi urte bete berri ditu eta bere aitarekin bizi da, bere zaintzaz arduratzen den bitartean. Aita, Somiya irakaslea, bere alaba gaztearentzat ezkongai on bat bilatzen saiatzen da, jakinda ere aurkituz gero, bakarrik geratuko dela. Hattori gaztearekin ezkontza posibleak porrot egin ondoren, bere Masa izebak beste gazte bat ezagutzera bultzatzen du.

Kondestableko ekitaldi-aretoan Yasujiro Ozu zuzendari japonesari eskainitako zinema-ziklo bat egingo da. Yasujiro Ozuaren zine-ondare osoari atzera begira. Guztira zortzi film eta hitzaldia bat egongo dira ikusgai, martxoaren 9tik maiatzaren 11ra, larubatetan, 19:30etan. Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da.

«Neskatila errugabearen ondoren, denbora asko eta gero, Nodarekin (bere gidoilaria) berriz aurkitu nintzen pelikula hau egiteko. Gidoilariak eta zuzendariak elkarrekin lan egiten dutenean, eraketaren planoan ere antzekoak ez badira gauzek ez dute funtzionatzen. Bat berandu esnatzen bada eta bestea goiz oheratzen bada, ez dira aurkitzen. Elkarlana nekagarria da biontzat. (…)
Noda eta nire artean idatzi dugun gidoi batez hitz egiten dudanean. Azken xehetasun minimoa ere bion artean pentsatzen dugula esaten saiatzen naiz noski. (…) Inoiz ere ez dugu desadostasun minimo bat ere eduki.» Yasujirō Ozu

Hitzordua Shubûn ‘Viento del Este’ Santos Zunzunegui Díez-en hitzaldiarekin hasi, martxoaren 9an, larunbatarekin, eta ‘El sabor del sake’ filmarekin bu­katuko da, maiatzaren 11an, larunbatarekin.

ZIKLOAREN FILMAK

PRIMAVERA TARDÍA. Martxoak 16, larunbata, 19:30.

Kazuo Hirotsiren “Aita eta alaba” eleberrian oinarritzen da eta Ozuk berak moldatu zuen Kogo Noda gidoilariarekin batera. “Norikoren trilogia”ko lehenengo filma da, trilogia zeinean Setsuko Hara antzezleak hiru emakume desberdin antzezten ditu, hirurak Noriko deituak. Norikok hogeita zazpi urte bete berri ditu eta bere aitarekin bizi da, bere zaintzaz arduratzen den bitartean. Aita, Somiya irakaslea, bere alaba gaztearentzat ezkongai on bat bilatzen saiatzen da, jakinda ere aurkituz gero, bakarrik geratuko dela. Hattori gaztearekin ezkontza posibleak porrot egin ondoren, bere Masa izebak beste gazte bat ezagutzera bultzatzen du.

«Neskatila errugabearen ondoren, denbora asko eta gero, Nodarekin (bere gidoilaria) berriz aurkitu nintzen pelikula hau egiteko. Gidoilariak eta zuzendariak elkarrekin lan egiten dutenean, eraketaren planoan ere antzekoak ez badira gauzek ez dute funtzionatzen. Bat berandu esnatzen bada eta bestea goiz oheratzen bada, ez dira aurkitzen. Elkarlana nekagarria da biontzat. (…)
Noda eta nire artean idatzi dugun gidoi batez hitz egiten dudanean. Azken xehetasun minimoa ere bion artean pentsatzen dugula esaten saiatzen naiz noski. (…) Inoiz ere ez dugu desadostasun minimo bat ere eduki.» Yasujirō Ozu

EL COMIENZO DEL VERANO. Martxoak 23, larunbata, 19:30.

Zuzendariaren etaparik produktiboenean egina “Uda hasiera”, “Norikoren trilogia”ren bigarren filma da, “Udaberri berandua”k eta “Tokioko ipuinak” filmek osatzen dutena. Ozuk egindako gerraosteko gainontzeko film gehienen moduan, “Uda hasiera” filmak zenbait gai lantzen ditu, generazioen arteko komunikazio arazoetatik, gerraosteko Japonian emakumearen paper geroz eta nabarmenera arte. Mamiya familiko hiru generazioak etxe berean bizi dira. Bizitza lasaia daramate, familiaren kezka bakarra Noriko alabaren, 28 urtekoaren ezkontza da, baina Norikok ez du ezkontzeko beharrik ikusten.

«Pelikula honetan, historia bera baino zerbait sakonagoa ilustratu nahi nuen… “samsara” edo gauzen iheskortasuna (mujo) bezala. Beraz oso gogor lan egin nuen. Pelikulan agertzen den umea diziplinarik gabekoa eta bizkorregia zela esan zuenik egon zen. Baina adina da, handitzen denean aldatuko da. Dena zehazki ez kontatzen saiatu naiz, hemen eta han zehaztugabetasun ukitu bat utziz, pelikula ikusten den aldiro dastatu zitekeen zapore atsegin bat emateko.» Yasujirō Ozu

CUENTOS DE TOKIO. Martxoak 30, larunbata, 19:30.

Ozuren filmen artean goraipatuenetariko bat. Historiako filmik onena moduan aukeratua Sight and Sound aldizkarian, bi zaharren istorioa kontatzen du, Shukichi eta Tomi Hirayama, Osakara eta Tokiora bidaiatzen dutenak haien semeak ikusteko. Hala ere haien bisitak eragozpenak sortzen ditu. Beti lanpetutako semeek bainuetxe batera bidaltzen dituzte, han Noriko, haien seme baten errain alarguna, izango da haien ardura gustuz hartuko duena.

«Denboran zehar guraso eta semeen arteko harremanen bilakaeraren bitartez Japoniako sistema familiarraren disgregazioa erretratatzen saiatu naiz. Nire pelikula guztietatik hau da melodramaren osagarri nabariena duena.» Yasujirō Ozu

CREPÚSCULO EN TOKIO. Apirilak 6, larunbata, 19:30.

Berrogeita hamargarren hamarkadako Japoniako gizartearen kronika. Ozuk familiaren balioaren inguruan hausnartzen du film honetan, zeinean bi ahizpen istorioa kontatzen da, Akiko eta Takako, bere aitarekin bizi direnak amak abandonatuak izan ostean. Baztertuak izateak bi ahizpen bizitzan marka utziko du, helduak diren arte. Bat batean, inorrek aurreikusi gabe, ama berriz agertzen da.

«Pelikula honek emakume baten existentzia galdua erretratatzen duela esan da, baina nik benetan transmititu nahi nuena Ryuk (Chishu) antzezten duen pertsonaiaren bizitza da: bere emazteak utzitako gizon bat, bere bizitzarekin aurrera jarraitzen saiatzen dena. Azken finean, gure aurreko belaunaldi bateko pertsonai batean oinarritzen den pelikula bat. Nolabait esateko, gazteek historia nabarmentzeko funtzioa besterik ez zuten. Baina ikusleak arreta guztia osagarri dekoratibo horretan ardaztu duela dirudi.» Yasujirō Ozu

FLORES DE EQUINOCCIO. Apirilak 6, larunbata, 19:30.

Zuzendiaren kolorezko lehenengo filma da hau. Ironiaz betetako komedia bat generazioen arteko arazoetaz ari dena. Wataru Hirayama negozio gizona da, besteen arazo sentimentalekin konprentsiboa dena. Lagunen bat aholku bila datorrenean, honek beti dauka erantzun zuzena. Hala bada ere, bere semearekin zerikusirik duen situazio baten aurrean ez du horren konprentsiboki jokatzen. Ozuk Japoniako erdi-altu mailako klasearen hipokresia maisuki erakusten digu.

«Koloretan egindako nire lehen pelikula izan zen, eta Fujiko Yamamoto nire eskura nuenez komedia alai bat egitea pentsatu nuen. Jatorriz ez nuen koloretako pelikula bat egiteko asmorik baina produktoreak egiteko eskatu zidan, Noda transkribatzen delako: Yamamotoarena zen… beraz onartu egin nuen.» Yasujirō Ozu

BUENOS DÍAS. Sábado 27 de abril. 19:30.

Japoniako auzo errezidentzial batean kokatzen da istorioa. Gizarte txikia hau, denek elkar ezagutzen dute eta zurrumurruak laster zabaltzen dira. Auzoko etxe batean telebista faltak zenbait arazo sortuko ditu. Minoru eta Isamu Hayasi, bi anai, isiltasun greba bat martxan jarriko dute, bere gurasoen telebista ez erosteko erabakiaren aurrean.

«Denbora da istorio hau buruan neukala. Jendeak beti gauza hutsalei buruz hitz egiten du eta bat benetan garrantzitsua den gai bati aurre egiten saiatzen denean ez da hain erraza. Nik gai hau jorratuko zuen pelikula bat egin nahi nuen. Ala ere, hau zuzentzea pentsatu nuenean ez zen batere erraza izan.» Yasujirō Ozu.

OTOÑO TARDÍO. Sábado 4 de mayo. 19:30.

Miwaren heriotzaren urteurrena da eta Akiko, alarguna, bere alaba Ayako eta hildakoaren beste hiru lagunekin batera aurkitzen da. Miwaren lagunek uste dute Ayako ezkontzeko momentua iritsi dela, baina honek senargai guztiak deuseztatzen ditu, ez duelako ama bakarrik utzi nahi, beraz hiru lagunek erabakitzen dute lehenik Akiko ezkondu behar dela, baina honek ezkontza berri baten ideia ez du gustoko.

«Mundu honetan guztiek lortzen dute gauzarik errazenak ere korapilatsuak bilakatzea. Eta konplexua dirudien arren, bizitzaren funtsa, ustekabean, oso erraza gerta daiteke. Hau da pelikula honekin azaldu nahi nuena.
(…) duintasunez beteriko tristetasun bat azaleratu, osagarri dramatiko guztiak alde batera utzi eta pertsonaiei negar eginarazi gabe, bizitza bezala ezagutzen dugun horren pultsua sentiarazi, gertakari bereziak erabili gabe…hori da baliabide guztiak erabiliz eszenara eramaten saiatu naizena.» Yasujirō Ozu

EL SABOR DEL SAKE. Sábado 11 de mayo. 19:30.

Film honek Shubei Hirayamaren istorioa kontatzen du, Shubei alarguna da eta bere alaba gaztearekin bizi da. Zahar sentitzen da eta alabarentzako karga dela uste du. Beraz harentzako hoberena ezkontzea izango litzatekela erabakitzen du. Alabak aita bakarrik ustera ukatzen den arren, azken batean ezkondu egiten da. «Sakearen zaporea idazten genuen bitartean Ozuren ama hil zen, eta behin hileta amaituta Tateshinara itzuli zenean, Ozuk bere egunerokoan ohar hau idatzi zuen:

Ez zen herriaren ondoan dagoen mendia biltzen duen lanbroa,
Han behean, lautadan, udaberria da,
Loretan dauden gereziondoen hodei argitsuekin.
Orain hemen nago, galdua, “Sakearen zaporea” dela eta zailtasunekin.
Gereziondoen loreek malenkoniatsu jartzen naute, gastatutako jantziak izango balira bezala,
Eta sakeak nire erraientzat mingotsa da, gentzianaren antzera.
¡Zein mingarria den niretzat udaberria, zein mingarria sake hau edatea!
Nire bihotzean lekurik ez daukaten gauzez hitz egiten dudan bitartean
Igarotzen doan udaberriaren nostalgia handituz doa.»