El_infierno_del_odio


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

16/02/2019

AMAIERA-DATA

16/02/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable civivoxak EL INFIERNO DEL ODIO (Akira Kurosawa, 1963, 143 min.) filmaren proiekzioa hartuko du Otsailak 16, larunbata. 19:30. Akira Kurosawa Zinema Zikloa.

Bere enpresa-bizitzarako une erabakigarri batean dagoela, Kin¬go Gondo izeneko zapata enpresa baten zuzendariak, bere se¬mea bahitua izan delaren berri jasotzen du. Gaizkileek, erreska-tatzeko, Gondo bankarrotan utziko lukeen diru kopuru handia eskatzen dute. Gondok ordaintzea erabakitzen du, baina etxera heltzean jabetzen da ez dutela bere semea bahitu, baizik eta bere txoferren semea. Thriller gogoangarri honek azaltzen du, era sutsu eta larriaz, Gondoren aberastasuna eta bere ohorearen arteko aukeraren dilema morala.

Kondestableko ekitaldi-aretoan Akira Kurosawa zuzendari japonesari eskainitako zinema-ziklo bat egingo da. Akira Kurosawaren zine-ondare osoari atzera begira. Guztira zazpi film egongo dira ikusgai, urtarrilaren 12tik otsailaren 23ra ostiraletan, 19:30etan. Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da, zeinaren bidez hainbat ziklo eta film proiektatuko baitira Kondestableko ekitaldi-aretoan, hartara programazio egonkorra duen zinema-areto bihurtuta.

Hitzordua Shubûn (“Eskandalua”) (1950) peliku­larekin hasi eta Dodeskaden (1970) filmarekin bu­katuko da. Hogei urte, kasu honetan zazpi peliku­len bitartez kontatuta, oso ezaguna den Shichinin no samurai (“Zazpi samuraiak”) edo Kumonosu-jô (“Odol-tronua”), Yôjimbô (“Mertzenarioa”), Tengoku to jigoku (“Gorrotoaren infernua”) eta Ikiru (“Bizi­tzea”) bezalako beste pelikula batzuk esaterako. Bomba atomikoen apokalipsiak eragin zuen Japo­niako berreraikitzearen hasieratik, benetan suntsi­tua izan zen herrialde baten berpizkundea eta hegemonia bermatu zeneko hazkunde ekonomiko­aren garaira arte irauten duen denboraldi historiko bati buruz ari gara. Paradoxikoki, hau izan zen Akira Kurosawaren unerik onenetik, kasik bere bizitzaren azkeneraino igaro zen denbora, zinemagileak bere heriotza-nahia biziraun zuelako, zorionez. Oraindik zituen pelikula batzuk egiteke, horien artean Dersu Uzala, Ran eta Kagemusha bezalako filme estima­garri eta mirestuak, baina hauek guztiak bazeuden jada, modu batera edo bestera, bi hamarkada atze­rago sortu zen zine honen oinarrietan.

FILMAK

ESCÁNDALO 1950, 105 min. Urtarrilak 12, larunbata. 19:30

Bainuetxe batean zeudelarik, Aoye margolariaren eta Miyako izeneko opera abeslari famatuaren argazkia bota dute egunka¬ri sentsazionalista bateko paparazziek. Kazetariek istorio faltsu bat asmatsen dute argazkia oinarri hartuz, eta argitalpenk za¬laparta handia eragiten du. Aoyek aldizkaria salatzeko asmoz, Hiruka abokatu entzutetsua kontratatzen du. Badirudi Miyakok ez duela lagundu nahi, ordea. Kazetaritza sentsazionalistaren aurkako kritika bikaina.

IKIRU (VIVIR) 1953, 143 min. Urtarrilak 19, larunbata. 19:30

Bizitzaren zentzua aurkitzeko beharrari buruzko existentzia-hausnarketa bikaina. Bizimodu arrunt eta monotonoa zeraman Kanji Watanabe izeneko funtzionarioak, minbizi sendaezin bat diagnostikatzen dioten arte. Une hartatik, bere bizitzari zentzu bat aurkitzeko beharra sentizen hasten da. Kurosawaren filme¬tatik txalotuenetarikoa.

LOS SIETE SAMURAIS 1954, 205 min. Urtarrilak 26, larunbata. 18:00 (Atsedenarekin)

XVI. mendeko Japonian kokatutako pelikula honek haibat bertsio iradoki ditu, western-a eta haurrentzako animazioa barne. Gaizkile-talde bat behin eta berriz erasotzen eta arpilatzen ari da babesgabeko herri bat. Herriko agure baten aholkua jarraituz, baserritar talde batek hirira jotzen du nekazariak babes ditzan samurai talde bat kontratazeko asmoz. Nahiz eta soldata bakarra janaria eta bizitokia izan, samurai batzuk banaka elkartzen doaz herrirantz abiatuko den taldea osatu arte.

TRONO DE SANGRE 1957, 110 min. Otsailak 2, larunbata. 19:30

William Shakespeareren “Macbeth”, XVI. mendeko Japonia feu¬dalera moldatuta. Taketori Washizu eta Yoshaki Miki generalak gudu batetik garaile bueltatzen ari direlarik, atso arraro batekin topatzen dira. Atsoak Washizu Ipar-Gazteluko jauna bihurtuko dela iragartzen du. Une hartatik aurrera, Washizuren emazteak zirikatu egingo du bere patua bete beharra buruan sartu arte.

YOJIMBO (EL MERCENARIO) 1961, 110 min. Otsailak 9, larunbata. 19:30

XIX. mendean, oraindik feudala den Japonian, samurai bat herri batera heldu da, zeinean bi mertzenario-talde lurraldea menpe¬ratzeko borrokan ari diren. Handik gutzira, helduberriak gerrari garaiezina izatearen irudia emango du, eta bi taldeen nagusiak saiatuko dira bere zerbitzuak kontratatzen.

EL INFIERNO DEL ODIO 1963, 143 min. Otsailak 16, larunbata. 19:30

Bere enpresa-bizitzarako une erabakigarri batean dagoela, Kin¬go Gondo izeneko zapata enpresa baten zuzendariak, bere se¬mea bahitua izan delaren berri jasotzen du. Gaizkileek, erreska-tatzeko, Gondo bankarrotan utziko lukeen diru kopuru handia eskatzen dute. Gondok ordaintzea erabakitzen du, baina etxera heltzean jabetzen da ez dutela bere semea bahitu, baizik eta bere txoferren semea. Thriller gogoangarri honek azaltzen du, era sutsu eta larriaz, Gondoren aberastasuna eta bere ohorearen arteko aukeraren dilema morala.

DODES‘KA-DEN 1970, 140 min.  Otsailak 23, larunbata. 19:30

Kurosawaren lehenengo kolorezko filma dugu hau, Tokioko be¬he-auzoko biztanleen elkar-loturiko istorioak kontatzen dituena. Auztar hauek guztiek (zaborraren artetik tranbia bat gidatzen ari dela irudikatzen duen mutil zoratua, bere osaba trakets eta des¬potikoaren menpean paperezko loreak egiten dituen neskatoa, bere etorkizuneko luxuzko etxearekin amets egiten duen bitar¬tean, bere semarekin auto abandonatu batean ozta-ozta bizitzen ari den eskalea) irudimena erabiltzen dute haien pobrezia eta alkoholismo-egoerari aurre egiteko.