WA_Escorpion Jade


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

28/12/2019

AMAIERA-DATA

28/12/2019

ORDUTEGIA

19:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestableko ekitaldi-aretoan Woody Allen zuzendari amerikarra eskainitako zinema-ziklo bat egingo da. Guztira zortzi filmak egongo dira ikusgai, azaroaren 2tik abenduaren 28ra, 19:30ean. JBA filmak. Sarrera librea gonbidapenarekin. Abenduak 28, larunbata. 19:30. LA MALDICIÓN DEL ESCORPIÓN DE JADE
(2000, 103 min.). C.W. Briggs (Woody Allen) seguru-ikertzaile trakets, baina efiziente bat da, Betty Ann-ekin (Helen Hunt), bulegoko aholkulari berriarekin, etsaituta bizi dena. Gau batean, lagun batzuekin hobeto elkar ezagutzeko parrandan irteten direnean taberna bateko show batean Vortan (David Ogden Styers) deituriko mago batek hipnotizatuko ditu dibertimendu gisa, baina magoak beste plan batzuk ditu: Briggs bere amarruan duelarik Vortan-ek kutxa gotor baten lapurreta agintzen dio, C.W. Briggs seguro konpainiak ikertuko duen gertaera, alegia.

Zinema-ziklo hori Iruñeko Udalaren eta Bilbao Arte Fundazioaren arteko lankidetza-hitzarmenaren esparruan egingo da, zeinaren bidez hainbat ziklo eta film proiektatuko baitira Kondestableko ekitaldi-aretoan.

90. HAMARKADAKO ALLEN

Datorren abenduaren 1ean, Woody Allen-ek 84 urte beteko ditu. Ordurako, Euskal Herrian zuzendutako pelikularen edizioa oso aurreraturik izango du, ezohiko atzeratutako “Día de lluvia en Nueva York” estreinaldiaren atarian, hain zuzen ere, Art House Zinema bere bizitzaren 90. hamarkada hurbiltzean, atzera begirakoa burutzear egongo da, alegia.

Hamarkada hori garairik oparoena eta, era berean, okerrena izan zen Brooklyn-eko zinemagilearentzat. Allen-entzat, alor pertsonalean, aro bereziki gogorra izan zen, baina, dudarik gabe, zinematografikoki emankorra eta interesgarria. Honela, produkzio honetara modu kronologiko eta sistematiko batean hurbil gaitezke, distantzia bide eta bitarte dela, garai hartako bere lana lasaiago azter genezake. Aipamen hau osatzen duten pelikulek, Allen-en munduan ezaguna den bezela, genero, garai eta aktore sorta zabal batez hornitzen dira. Agerikoa da ez dagoela ezer antzekoagorik Woody Allen-en pelikulak hain artean duten antzekotasuna baino, ez dago bera bezain zuzendari aldakorragorik, bere erregistro eta lankera hainbeste aldatu dituenik.

Allen-en zinema thriller, komedia, musikala, dokumentala, zinema-historikoa, melodrama, goi-komedia, parodia zein greziar antzerkiaz hornitu da, besteak beste, baina betiere obra bakoi¬tzean bere esentziaren isla pertsonalaz baliatu da.

Garai batean Allen-ek, bere bi zuzendari kuttunen lilura zela eta, Federico Fellini eta Ingmar Bergman-ena, hain zuzen, haien pausoak jarraitu eta haien moduak xurgatu nahi izan zituen, hala ere, ispilu aurrean haren lekua beste bat zela ulertu zuen, leku desberdin bat, alegia.
Bere zinemaren arintasunak, orainaldiko bidegurutzea laburbiltzeko erabiltzen duen bakarrizketariaren gaitasun hori, gaur egungo ezjakintasuna nabarmenduz, ez du egile existentzialistaren seriotasun zein neurriz gorako surrealistaren oparotasun magistralarekin bat egiten.

Allen-ek ulertu eta onartu zuen bere gain har zezakeen maisulan bakarra bere pelikula “xume” guztien batura eta osotasun horretatik sortuko zela. Horrela, pelikula bat urteko, anbizio handirik gabekoak, baina halaber giza-komedia fartsa biluzteko bere desira saihestu gabe,
Allen-en zinemaren benetako zentzua bere filme guztien osotasunean eta baturan aurkitzen dugu. Onenak edo txarrenak, handi edo txiki, arrakasta gehiago edo gutxiago, Allen-en zinema neurrigabeko filmografia bat bezela azaltzen zaigu, non mailaz-maila, gizatasunaren espektakuluaren kondizioa dastatu dezakegun. Bere gags entzutetsuenean bizitza festa bateko“pintxo” batzuekin konparatzen du, festa horretan gonbidatu batek kanapearen kalitate eskasaz kexatzen da eta, era berean, errazioak hain txikiak direlako kexu da.