El cinematografo


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable civivoxa

HASIERA-DATA

20/10/2019

AMAIERA-DATA

19/01/2020

ORDUTEGIA

10:30

ARGIBIDE GEHIAGO

ZINEMATOGRAFOA.  7 eta 14 urte bitarteko gazteei bideratutako gazte-zinekluba. Koordinatzaileak: Luis Azanza eta Ana de los Reyes. Kondestable Civivoxa.  Urriak  20,  azaroak  17,  abenduak 22 eta urtarrilak 19 (igandeak). 10.30-13:00. Parte-hartze librea, aldez aurretik izena eman behar da edozein Civivoxetan, betiere aurreikusitako leku-kopurua bete arte. Bidaia ederra eginen dugu zinemaren munduan, irudimenean, zirraretan… barrena. Bi pertsonaia bitxik animaturik, filmetan barneratu eta, elkarrekin, abentura ezberdin bat biziko dugu saio bakoitzean.

PROIEKZIOAK

Urriak 20, igandea. 10:30. Kondestable civivoxa. Filmaren proiekzioa: Los mundos de Coraline (H.Selick, 2009)
Neil Gaiman idazlearen eleberri batean oinarritua, neskato baten istorioa kontatzen du. Neskatoak etxeko pareta bat zeharkatu eta bere bizitzaren bertsio hobea aurkitu du: gurasoek hobeki tratatzen dute, baina sentsazio zoragarrien ondotik beldurra eta
larrimina etorriko dira.

Azaroak 17, igandea. 10:30. Kondestable civivoxa. Filmaren proiekzioa: ¿Quién engañó a Roger Rabbit? (Robert Zemeckis, 1988)
Hollywood, 1947. Eddie Valiant (Bob Hoskins) munta txikiko detektibea kontratatu dute. Izan ere, Marvin Acme gizon aberatsa Jessica Rabbit gorteiatzen ari dela erakusten duten frogak aurkitu behar ditu. Gizona txantxa-produktuen negozioetako handikia da eta Toontown enpresaren jabea. Emakumea, berriz, Marron Cartoon zentroko Roger Rabbit super-izarraren emaztea. Acme eraila agertzen denean, itxura guztien arabera Roger da susmagarria, eta Doom epaile makur eta goranahiak (Christopher Lloyd) kosta ahala kosta kondenatu nahi du. Rogerrek erregu eginen dio Valianti egiazko erruduna aurkitzen laguntzeko. Auzia, ordea, gero eta gehiago korapilatuko da, Eddie ohartuko baita Toontown enpresa bera arriskuan dagoela, eskandaluen ondorioz.

Abenduak 22, igandea. 10:30. Kondestable Civivoxa. Filmaren proiekzioa: El viaje de Chihiro (Hayao Miyazaki, 2001)
Robert Aldrich. AEB 1954. 94’ Western. 1864an, kontserbadore mexikarrek lagundurik, Napoleon III.a Frantziakoak Maximiliano Austriakoa ezarri zuen Mexikoko enperadore, eta horrek juaristen matxinada piztu zuen. Gerra zibilaren erdian, amerikar mertzenario bik gehien ordaintzen duenari eskainiko dizkiote beren zerbitzuak, egoerari probetxua atera nahian. Horrela, emakume juarista eder bat eta kondesa frantses bat ezagutuko dituzte.

Urtarrilak 19, igandea. 10:30. Kondestable Civivoxa. Filmaren proiekzioa: Vaiana (John Musker y Ron Clements, 2016)
Istorioa duela bi mila urte gertatzen da, ozeano Barearen hegoaldeko uharte batzuetan. Protagonista Vaiana Waialki neska gaztea da eta mundua ezagutu nahi du, itsasoan barna nabigatuta. Kapitain garrantzitsu baten alaba bakarra da. Kapitainaren familiako hainbat belaunaldi marinelak izan dira.