ColeccionTelefonica_Helena Almeida


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

28/03/2019

AMAIERA-DATA

12/05/2019

ORDUTEGIA

Azaroak 1 - Apirilak 30: Asteartetik ostiralera: 18:00–20:30. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:00–20:30. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.
Maiatzak 1 - Urriak 31: Asteartetik ostiralera: 18:30–21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.


ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako Mistoen eraikinean Telefonikako Argazkilaritza Garaikidearen Bilduma izango da martxoaren 28tik maiatzaren 12ra ikusi ahalko den erakusketan.

2002an abiatuta, Telefonikako Argazkilaritza Garaikidearen Bilduma emantzipazio-eremu hori islatzeko xedez sortu zen, non argazkilaritza finkatu egin baitzen arte-adierazpide gisara, dokumentazio-eginkizunetik aske. Planteamendu berriarekin batera eredu-aldaketa bat gertatu zen ikusizko kulturan eta horrek bidea eman zion artearen historian emankorrenetakoa izan den esperimentazio- eta sormen-eremu bati.

100 argazki baino gehiagok osatzen dute Bilduma, 1973tik 2007ra bitarteko aldia hartuta, eta bertan agerian islatzen da irudi garaikide postmodernoaren esperimentazio- eta eraikuntza-unea. Erakusketa honetarako 49 obra aukeratu dira, eta beren irudietan agerian daude aipatu deribak eta topaguneak, hala nola, Baldessari, Richard Prince, Sherrie Levine edo Vik Munizen apropiazionismoa, Marina Abramovic eta Cindy Shermanek gorputzari eta identitateari buruz egindako gogoetak zein Becher senar-emazteen inguruan sortutako eskola alemaniarraren irudiak.