VERSIONANDO_A beatle bit


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

San José Plaza

HASIERA-DATA

19/08/2019

AMAIERA-DATA

19/08/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

A BEATLE BIT taldearen kontzertua San Jose plazan, abuztuak 19an, 20:00etan. Versionando (Auzokale 2019) programa. Iruñeko talde honek The Beatles-en bertsioak jotzen ditu. Lau lagun dira: Tincho Remírez de Ganuza, Usoa Wissenbach, Álvaro Iribarren eta Matías Elgueta. Lennonek eta McCartneyk ondutako harmonia aberatsak gizon eta emakume ahotsean ematen dituzte. Fidel baino fidelago lotzen zaizkio, ordea, Liverpoolgo laukotearen abestien alde instrumentalari.

Abuztuaren 5etik irailaren 6ra Auzokalek hainbat talderen ikuskizunendako agertoki bihurtuko ditu parke eta plazak. Programa hau Alde Zaharra, Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Mendillorri eta Milagrosako auzoetan egongo da. Civivoxetako programazioa zentroetatik irten eta auzoetara hedatuko da beste hiru ziklori esker: Auzokale programa berria, Zinema-gauak, eta Bertsionatuzaren kontzertuak. Guztira musika, zinema eta espektakuluarekin lotutako 30 hitzordu baino gehiago izango dira, doan.

VERSIONANDO PROGRAMAREN HURRENGO KONTZERTUAK. SAN JOSÉ PLAZA (ALDE ZAHARRA)

ROCKSTARS. Abuztuak 26. 20:00.
Taldeak rock munduko klasikorik onenak jotzen ditu. Goi-mailako musikariz osaturiko musikariei entzutea gozamen ederra izanen da rock klasikoa maite dutenentzat. Deep Purple, Bon Jovi, Whitesnake, Europe, Scorpions, Guns and Roses, Iron Maiden, AC/DC eta beste batzuen gai ospetsuen errepertorioa.