FMS_CapillaMusicaCatedral2


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Andre Maria Katedrala

HASIERA-DATA

05/09/2019

AMAIERA-DATA

05/09/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

KATEDRALEKO MUSIKA KAPERAREN KONTZERTUA. Irailak 5, osteguna. 20:00. Andre Maria Katedrala. Nafarroako musika-ondarea berreskuratzea. Iruñeko eta Segoviako katedraletako artxiboak Ganbera Orkestra. Kapera-maisua: Aurelio Sagaseta.

Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena abuztuaren 31etik irailaren 9ra ospatuko du Iruñeko Udalak, gure hiria elkartu zuen gertaera gogoangarria gogora ekartze aldera, eta programan badira musika- eta arte-ekitaldi batzuk, Erdi Aroko azoka tradizionala eta bisita gidatuak Udaletxera. Irailaren 8an, Karlos III.a Erregeak agiri hori sinatu zuen egunarekin bat.  Arratsaldean, Udalbatzak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsarekin batera, desfilea egingo du hiru burguetan barna, eta ohiko lore-eskaintza eginen du Karlos III.aren mausoleoaren aurrean. Irailak 6an Iruñeko Zapia banatuko da, hiriaren garapenean lagundu duten pertsona edo erakundeei aipamena egiteko oroigarria.

PROGRAMA

A) Nafarroako musika-ondarea berreskuratzea. Iruñeko eta Segoviako katedraletako artxiboak

Kyrie eleison, 8 ahots eta bi koru…………… Miguel de Irizar (XVII. m)
(Meza, 5. tonua puntu altua)
Mezaren Gloria, 8 ahots eta bi koru…………………… Miguel de Irizar
Erat Johannes in deserto, 4 ahots………………………….. Anonimoa (XVII. m)
Mezaren Sanctusa, 8 ahots eta bi koru………………. Miguel de Irizar
Ingrediente Domino, 4 ahots…………………………… Anonimoa (XVIII-XIX. m)
Mezaren Agnus Deia, 8 ahots eta bi koru…………… Miguel de Irizar

A. Sagasetaren musika-transkripzioa, M. Irizarren Kyriea izan ezik, J. López Calorena baita M. Irizaren Meza 8 ahotsetara Segoviako katedraletik dator, eta Motet anonimoak, Iruñeko katedraletik

B) Bestelako iturriak. Musika profanoa:

Hermosa Catalina, 3 ahots………………………. Francisco Guerrero (XVI. m)
Dieu! qu´il la fait bon regarder!, 4 ahots…………… Claude Debussy (XX. m)
Erraidazu maitia, 4 ahots eta soloa (2012)………. A. Illarramendi (XXI. m.)
-Bakarlaria: Maika Villaverde (sopranoa)-

Ittungo arotza, 4 ahots (2012)…….ork. eta harm.:  A. Sagaseta (Herrikoia, Iturengoa)

C) Epilogoa:
Schafe können sicher weiden BWV 208 ………….. J. S. Bach (XVIII. m.)
Ahots zurien abesbatza soinubakarra
The Lord Is My Shepherd, 4 ahotsetara eta oboe-soloaz…. John Rutter (XXI. m)
Bakarlaria: Marcos Vicente (oboea)