PLECTRO_Paulino Otamendi


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Kondestable jauregia

HASIERA-DATA

07/09/2019

AMAIERA-DATA

07/09/2019

ORDUTEGIA

19:30

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

PAULINO OTAMENDI GANBERA ORKESTRAREN ETA AMAIA HUARTE SOPRANOAREN KONTZERTUA. Irailak 7, larunbata. 19:30. Kondestablearen jauregia. Paulino Otamendi orkestraren (Iruñeko Artearen Adiskideak Musika Elkartea) proposamenak juglareek eta ministrileek Nafarroako Karlos III.a erregearen gortean jo ahal izan zuten musika du abiapuntu, eta XV. eta XVI. mendeetako Europako instrumentu- eta ahots-errepertorioaren zati bat hartzen du barne. Amaia Huarte sopranoak abestuko du programaren ahozko partea.

Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena abuztuaren 31etik irailaren 9ra ospatuko du Iruñeko Udalak, gure hiria elkartu zuen gertaera gogoangarria gogora ekartze aldera, eta programan badira musika- eta arte-ekitaldi batzuk, Erdi Aroko azoka tradizionala eta bisita gidatuak Udaletxera. Irailaren 8an, Karlos III.a Erregeak agiri hori sinatu zuen egunarekin bat.  Arratsaldean, Udalbatzak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsarekin batera, desfilea egingo du hiru burguetan barna, eta ohiko lore-eskaintza eginen du Karlos III.aren mausoleoaren aurrean. Irailak 6an Iruñeko Zapia banatuko da, hiriaren garapenean lagundu duten pertsona edo erakundeei aipamena egiteko oroigarria.