PriviliegioUnion_Valentin_Larrea


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

San Saturnino eliza

HASIERA-DATA

04/09/2019

AMAIERA-DATA

04/09/2019

ORDUTEGIA

20:00

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Zenbatekoa

Sarrera librea

ARGIBIDE GEHIAGO

PIANORAKO KONTZERTUA, ITXASO ARISTIZABALEN ESKUTIK. VALENTÍN LARREA YTURBERENDAKO OMENALDIA San Zernin elizan. Irailak 4, asteazkena. 20:00. Valentín Larrea Yturbe (Gabiria 1876 – Iruña 1970) musikagile eta piano-jotzailearen pianorako lanak joko dira kontzertuan. Itxaso Aristizabal piano-jotzaileak horren errepertorio luzeko lan-sorta hautatua joko du, gure musika-ondaretik pieza batzuk gogora ekarriz eta aintzatetsiz. Musika-ibilbidea Iruñean garatu zuen musikari ezagun eta miretsia Eslava Kasino Berriko piano-jotzaile titularra izan zen 50 urtez (1898-1948). XX. mendeko lehen hamarkadetan Iruñeko Quinteto Aramendia hari- eta piano-talde ezaguneko kide izan zen. Garaiko musika-lehiaketetan sari ugari jaso zituen konpositoreak, askotariko lanak egiten zituelarik: konposizioak pianorako, harirako, txisturako; koru-musika, erlijio-musika… Itxaso Aristizabal piano-jotzaileak haren errepertorio luzeko lan-sorta hautatua joko du, Nafarroako musika-ondaretik pieza batzuk gogora ekarriz eta aintzatetsiz.

Programa

Serenata
Meditazioa
Euskal motiboen inguruko sei preludio (Euskal sehaska-kantaren erritmoa, Euskal-erromeriako giroa, Euskal klasiko purua, Bertsolarien solasaldia, Zortzikoa
Gazteen itzulera erromeriatik)
Lo-lo. Euskal sehaska-kanta
Valentinito. Balsa
Charmant Valse-Boston

Euskal ebokazioa
Donostia. Zortzikoa
Bals erromantikoa
Erromantzea, solen
Andantea, do maiorrean
Novelette
Geno. Bals lentoa

Batasunaren Pribilegioaren 596. urteurrena abuztuaren 31etik irailaren 9ra ospatuko du Iruñeko Udalak, gure hiria elkartu zuen gertaera gogoangarria gogora ekartze aldera, eta programan badira musika- eta arte-ekitaldi batzuk, Erdi Aroko azoka tradizionala eta bisita gidatuak Udaletxera. Irailaren 8an, Karlos III.a Erregeak agiri hori sinatu zuen egunarekin bat.  Arratsaldean, Udalbatzak, Erraldoien eta Buruhandien Konpartsarekin batera, desfilea egingo du hiru burguetan barna, eta ohiko lore-eskaintza eginen du Karlos III.aren mausoleoaren aurrean. Irailak 6an Iruñeko Zapia banatuko da, hiriaren garapenean lagundu duten pertsona edo erakundeei aipamena egiteko oroigarria.