SF OFICIAL CARTELES2019


LEKUA

Civivox, 010, www.sanferminoficial.com

HASIERA-DATA

16/04/2019

AMAIERA-DATA

30/04/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

Iruñean erroldaturik daudenek egin dezakete bozka 2018ko sanferminak iragarriko dituen kartela hautatzeko, epaimahaiak aukeratu dituen 8 finalisten artean. Hiru bide hauek erabil daitezke bozka egiteko: Udalaren webgunea (www.pamplona.es), apirilaren 30era arte (asteartea). http://www.sanferminoficial.com/eu/eman-botoa-irudia; Herritarrendako Arreta Zerbitzuaren 010 telefonoa (edo 948 420100, mugikorretik edo Iruñeaz kanpotik deituz gero), astelehenetik ostiralera, 08:00etatik 19:00etara, eta larunbatetan, 09:30etik 13:30era, betiere apirilaren 30era arte (asteartea), 19:00ak arte. Aurrez aurre, 7 Civivox zentroetan, apirilaren 30era arte (asteartea), 19:00ak arte.

LEIHAKETA

Iruñeko Udalak zenbait aldaketa txertatu ditu sanferminetako kartela aukeratzeko ohiko lehiaketara, sormen-lanari balioa handiagoa emateko asmoz. Oinarri berrietan jasotakoaren arabera, hasiera batean ez da beharrezkoa izango kartela euskarrian entregatzea, baizik eta argazki batekin nahikoa izango da, planteamenduaren eta ideia-kontzeptuaren azalpenarekin. Horiek ikusita, 20 hautagairen lehen aukeraketa bat egingo da, eta horiei eskatuko zaie lana euskarri zurrun batean (1.000 x 700 mm-ko formatuan, “PAMPLONA/IRUÑA. SAN FERMÍN 2019. 6 AL 14 DE JULIO/UZTAILAREN 6TIK 14RA” testuarekin.) entregatzea, ebaluatua izan dadin. Epaimahaiak orduan zortzi finalista aukeratuko ditu, horien artean herritarrek bozketa egin dezaten, 2008az geroztik egin ohi den bezala.

Lanak Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntza Alorrean (Descalzos k. 72, 2. solairua) aurkeztu behar dira, martxoaren 20an, 14:00etik arte. Saria 3.600 eurokoa izango da.

Sanferminetako kartel-lehiaketan parte hartzea librea da. Egile bakoitzak kartela bakarra aurkezten ahalko du, originala, argitaragabea eta teknika librekoa. Ezin izanen dira aurkeztu aurreko edizioren batean finalistak izandako obrak.

Aurreko urteetan ez bezala, ez da kartela hasieran entregatu beharko, baizik eta kartelaren argazki bat, Argazkiarekin batera testu bat entregatu beharko da, non azalduko baitira kontzeptuaren garapen teorikoa eta kartelaren osagaiak, hala nola konposizioa, koloreak, tipografia, sinbologia, eta abar.

Testu horrek ez du autorearen sinadurarik ez identifikazio daturik eduki behar: leloari baino ez dio erreferentzia egingo. Biltegiratzeko USB gailu batean aurkeztu beharko da, eta agiriek (JPG formatoan argazkia eta Word formatoan azalpena) karpeta batean sartuta egon beharko dute, kartelaren leloarekin identifikatuta. Gutun-azal itxi batean entregatuko dira egilearen izen-abizenak, helbidea, telefono-zenbakia, helbide elektronikoa, NANaren fotokopia, curriculum laburra eta aurkeztutako obra originala eta argitaragabea dela dioen aitorpena; kanpoaldean, kartelaren leloa ageriko da.

Epaimahaia Iruñeko Udalak izendatu du, eta honako hauek osatuko dute: Epaimahaiburua: Iruñeko Udaleko Kultura eta Hezkuntzako Alorreko zuzendaria. Epaimahaikideak: Diseinuaren, komunikazioaren eta arte plastikoen arloko bost profesional eta Iruñeko Udaleko Arte Plastikoetako teknikaria.

Hautapen-faseak

Epaimahaiak aurrefinalistak izango diren 20 zirriborro aukeratuko ditu. Aurretik hautatutako kartelak Iruñeko Udalaren webgunean (www.pamplona.es) argitaratuko dira, apirilaren 5ean.
Aurretik hautatutako kartelak argitaratzearekin batera, kartel horiek ekoiztu eta aurkezteko jarraibideak argitaratuko dira. Kartelak ekoitzita aurkezteko epea apirilaren 12an amaituko da.

Iruñeko Udalak bere gain hartuko du kartel horien ekoizpen-kostua, gehienez ere 100 euro ordainduta kartel bakoitzagatik, eta kopuru hori lehiaketa ebatzi eta gero ordainduko du. Euskarri zurrun baten gainean egin beharko da kartela, epaimahaiak balorazioa egin dezan, eta gero, erakusgai jartzeko.

Epaimahaia ekoiztutako 20 kartel horiek ebaluatzeko bilduko da, eta zortzi finalistak hautatuko ditu.

Gero, herritarrek parte hartzeko aldia irekiko da, gutxienez hamar egunekoa. Herritarrek banakako botoaren bidez parte hartuko dute, horretarako erabilgarri jarriko diren bitartekoak baliatuta, halako moduz non boto gehien jasotzen duen kartela izango baita sariaren irabazlea. Hala herritarrek parte hartzeko aldia nola bozketaren prozedura behar den unean eta moduan iragarriko dira.