Coros en Red_ corazon_jesus_iturrama 1


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Iturramako civivoxa

HASIERA-DATA

15/11/2019

AMAIERA-DATA

15/11/2019

ORDUTEGIA

19:30

IZEN-EMATEA / ESKAERA / SALMENTA

Izena emateko tokia

Civivoxetan


ARGIBIDE GEHIAGO

ELKARREKIN ABESBATZA (Berriozar) eta JESUSEN BIHOTZAREN PARROKIAKO ABESBATZA. AZAROAK 15, OSTIRALA,  19:30. ITURRAMAKO CIVIVOXA. Abesbatzak Sarean.  Ziklo antolatzailea Nafarroako Abesbatzen Elkartea da, Iruñeko Udalarekin elkarlanean.  Urriak 5– urtarrilak 12. Kondestable, Mendillorri, Iturrama, Juslarrocha eta Sanduzelaiko civivoxetan. Sarrera librea, aurrez gonbidapena hartuta, jarduera hasi baino ordubete lehenagotik. Bi gonbidapen pertsona bakoitzeko,leku guztiak betearte. Kondestable Civivoxean izan ezik (sarrera librea leku guztiak bete arte).

PROGRAMA OSOA

JEIKI ABESBATZA (Leitza). URRIAK 5, LARUNBATA,  19:30. MENDILLORRIKO CIVIVOXA
Zuzendaria: Nekane Piñuela. Abesbatza 1974an sortu zen, Leitzako Abesbatza Elkartearen errautsen gainean. Taldearen kontzertu batzuk azpimarratu behar dira, hala nola XVI. mendeko polifoniarena eta Kontserbatorioko zuzendariari eta nafar konpositorerik bikainetako bati egindako omenaldia; Fernando Remachari, alegia.

III. OTXOTE JAIALDIA NAE. URRIAK 13, IGANDEA,  12:30. KONDESTABLE CIVIVOXA
Ozenki Otxotea [Donostia], Enara Otxotea [Baiona],  Jatorki Abesbatza Otxotea [Bilbo] eta  Gizonok Otxotea [Iruña].

ELKARREKIN ABESBATZA (Berriozar) eta JESUSEN BIHOTZAREN PARROKIAKO ABESBATZA. AZAROAK 15, OSTIRALA,  19:30. ITURRAMAKO CIVIVOXA
Zuzendaria: Cristina Sevillano Elkarrekin Abesbatza. Berriozarren sortu zen 1987an. Askotariko errepertorioa kantatzen dute, hala nola musika klasikoa, erlijiosoa, habanerak, sorkuntza-lan garaikideak eta folklorea (euskarazko kantuak dira nabarmentzekoak).
Zuzendaria: Ricaro Marín Jesusen Bihotzaren Parrokiako Abesbatza, Iruñeko Iturrama auzoan kokatua, 2005ean sortu zen, eta orduz geroztik, hazi egin da, hala kideetan nola emanaldietan.

LESAKAKO ABESBATZA (Lesaka) AZAROAK  16, LARUNBATA,  19:30. JUSLARROCHA CIVIVOXA. 
Zuzendaria: Marisol Pérez. LESAKAKO ABESBATZA 1982an sortu zen, parrokiako abesbatzatik abiatuta. Ordutik honat, musika erlijiosoarekin batera, hainbat estilotako musika abesten hasi ziren, errepertorioa aberasteko, euskal folklorean oinarrituta, betiere.

BLOSSOM STREET SINGERS (Londres) AZAROAK  24, IGANDEA,  12:30. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. Zuzendaria: Hilary Campbell. 2003an sortu zen, Corkeko Unibertsitateko ikasleekin, baina 2007an, Londresera aldatu zen. Taldeak hainbat estilo interpretatzen ditu, hala nola jazza, popa, klasikoak, erlijiosoa edo espirituala.

TUBALA UXOA ABESBATZA (Tafalla) AZAROAK 30, LARUNBATA,  19:30. MENDILLORRIKO CIVIVOXA. Zuzendaria: Laura Calvo. Tubala Uxoa abesbatza 1985ean sortu zuen Carlos Etxeberria musikari eta konpositore tafallarrak. Musika-ibilbide luzean, kontzertu aunitz eman ditu Nafarroako eta Espainiako hainbat tokitan.

ARITZA ABESBATZA (Oibar) ABENDUAK 13, OSTIRALA,  19:30. SANDUZELAIKO CIVIVOXA. 1974an, kantuzale talde bat kantatzen hasi zen Álvaro Aldunateren zuzendaritzapean eta Oibarko Aritza Abesbatza osatu zuten. 1989an, Aritza Abesbatza izena berreskuratuta, Ángela Burguete Zapatak abesbatza berria osatu zuen, 20 bat neraberekin; ahots zuriak, gehienbat.

IRUÑEKO GANBERA ABESBATZAKO HAUR ETA GAZTE ABESBATZA. URTARRILAK 12, IGANDEA,  12:30. KONDESTABLE CIVIVOXA.  Haur Abesbatzako zuzendaria: Lorena Baines. Gazte Abesbatzako zuzendaria: David Echeverría. Iruñeko Ganbera Abesbatzako Haur Abesbatza ilusio baten emaitza da. Zehazki, 2011n abiatu zen, urte hartan kantu talde batzuk ezarri baitziren Iruñeko ikastetxeetan. Hazi txiki hori 2013an ernamuindu zen, Haur Abesbatza sortu baitzen.