CIVIVOX CURSOS OTONO2018


LEKUA

Civivox zentroak

HASIERA-DATA

09/01/2019

AMAIERA-DATA

01/02/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

Civivox sareak otsaila eta maiatza bitarte eginen diren ikastaroen eskaintzarekin hasiko du 2019. urtea. Mota askotariko jarduerak aukeratu ahal izango dituzte ikastaroetan interesa dutenek, besteak beste sasoian mantentzekoak, sukaldaritza, artea, moda, hizkuntzak, antzerkia, dantza eta musika eta informatika; herritaren, Sormenaren, Jakintzaren eta Norbanakoaren garapena. Halaber, gazteendako bisita gidatuak eta lantegiak ere izanen dira. Izena urtarrilaren 9tik aurrera eman daiteke webgune honetan, www.pamplona.es webgunean, 010 telefonoan eta aurrez aurre edozein Civivox zentrotan. Ikastaroak otsailaren 1ean hasiko dira.

Ikastaro, lantegi eta bisita gidatuetan izena emateko.

Aurreinskripzioak: urtarrilak 9 – 15. Iruñeko Udalaren webguneetan (www.pamplonaescultura.es/ www. pamplona.es), 010 telefonora deituta (edo 948 420 100era sakelakotik edo Iruñetik kanpo deituz gero) eta edozein Civivox zentrotan. NANa aurkeztu behar da.
Zozketa urtarrilaren 15an bertan eginen da automatikoki, eta lekua baieztatzeko mezuak bidaliko dira posta elektronikoz. Helbide elektronikoa ez dutenek 010 telefonora deituz jakinen dute lekua eskuratu duten ala ez, bai eta edozein Civivoxetara joanda ere. Iruñean erroldatutakoek dute lehentasuna.

Programa honetako ikastaro eta lantegietan eskatzen den ezagutza maila hastapen mailari dagokio, salbu eta ezagupenekin zehazten bada edota berariaz oinarrizko zer maila behar den adierazten bada.