DANZ_Lu _Maduixa_ 2


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Iturramako civivoxa

HASIERA-DATA

08/01/2020

AMAIERA-DATA

18/01/2020

ORDUTEGIA

17:30 -18:30- 20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

DanZ dantza-gunea Iturramako Civivoxera iritsiko da 2020ko urtarrilaren 8tik 18ra 5 ikuskizunekin. Sarrerak  3 € internet bidez:  www.pamplonaescultura.es webgunean eta Civivoxeko lehiatila.

Programa:

LANAK PROZESUAN (B ALDEA). La Faktoria Internacional Choreographic Centre. Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 8-15. 20:00. La Faktoría International Choreographic Centre zentroko talde batzuek prozesuan egindako lanen erakustaldi esperimentala da. Dantza garaikidearen inguruko lanbide- irakaskuntzetarako eta sorkuntzarako zentroa da. Lanak jendaurrean aurkeztuko dira publikoarekin elkarreragiteko asmoz. Izan ere, publikoa, horrela, sormenezko eta adierazpenezko prozesuari lotzen zaio.

PIEDRA. Cielo Raso Taldea.  Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 9, osteguna. 20:00. Lana hiru interpreterendako proposatua dago; zehazki, bide gisako bat da erresistentzia, konkista eta porrota esploratzeko. Gorputzaren gogortasuna eta haustura- unea, ustekabeko baten gisara harritzen gaituena. Heriotza, galdera, oinazea, poza eta bizitza adierazten ditu, bi koloreren arteko borrokaren bidez: beltza eta gorria. Erritua hasten da oinaze- bideko tentsioa liberatzeko. Liturgia gorantz hasten da, eta arrosario fisiko bateko bihien araberako salmoen gisa baliatzen du mugimendu koordinatuen errepikapena, aintzaren unean eten egiten dena, arrastatzen den belztasuna antzokiko zeruetaraino altxatzen duena.

LU. Maduixa Taldea.  Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 11, larunbata. 17:00 eta 18:30. Izenburuak txineraz bidea esan nahi duela, muntaketak mundu plastiko horretako magian eta poesian barneratuko gaitu, puntuak, lerroak eta formak abiaburu hartuta. Formatu eszeniko aproposa da publikoa eszenan egoteko, istorioa emozioz beteriko ikuspegi paregabetik bizitze aldera. Ikusizko poesiari eskainitako ikuskizun intimo honetan, dantza, asmamena, ikus-entzunezkoa eta arte plastikoak uztartu dira haur lanaz mintzatzeko, baina era berean, fantasiaren munduaz hitz egiteko, fantasiari esker aurre egiten baitiote haurrek eguneroko bizitzaren gogortasunari. Lan honetako pertsonaiak bi neskato dira eta biak ere arras baldintza latzetan lan egitera daude behartuta. Neskatoek, ordea, bizirik ateratzea lortzen dute egunez egun, agian beraien barne munduak (babesten diren alegiazko unibertsoa) aukera ematen dielako sufrimenduari eta bidegabekeriari aurre egiteko. Lan egiten dute, baina jolas ere bai. Eta jolasetan, beren ametsak eta irrikak islatzen dituzte: etxe bat eta familia bat.

ALL ABOUT THE HEART. Canan  Yücel. Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 16, osteguna. 20:00. Canan Yücel Pekiçten dantzari eta koreografiagile turkiarrak hainbat operatako hiru emakumezko pertsonaiaren inguruko bertsio berezi eta ez-ohikoa aurkeztuko digu, eta haien bitartez, beraien bihotzen ateak irekiko dizkio publikoari. Hiru pertsonaiei gertatzen zaien metamorfosiaren lekuko izanen gara: Erregina (Nanoa operakoa), Cio-Cio-San (Madame Butterfly operakoa) eta Pohjan Neito (Pohjan Neitokoa). Hiru pertsonaiak parametro sexistetatik pentsatu eta sortu ziren. Pieza honen bidez, ordea, dimentsio berri bat hartuko dute. Sortzaile eta zuzendaria: Canan Yücel.

ELECTRICAL BODY (WORKING PROGRESS). Dinamo Danza. Carmen Larraz. Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 18, larunbata. 20:00. Electrical body koreografia-sorkuntzarako prozesu bat da. Zehazki, izaki bizidun gisa elkar loturik eta harremanetan mantentzen gaituzten indar energetikoen edertasuna ikertu nahi du mugimenduaren bitartez. Proiektuak Nikola Tesla zientifikoaren gogoeta batzuk ditu inspirazio- iturri; adibidez, Teslaren iritziz, gizakia argi-ente bat zen, eta era berean, Lurrarekin harmonian jarduteko aukera ikusten zuen, ingurumenarekin bat datorren engranaje energetiko bat sortzeko. Prozesu honetan, elektromagnetismo kontzeptuen bidez lan egiten da. Bada, kontzeptu horiek koreografia-lan batera ekarriz, koreografia-konposizio ederrak sortzen dira, haien gainean giza harremanei buruzko hainbat irakurketa egiteko. Oraingo honetan, pieza biluzik eszenaratuko da, gehigarririk gabe, funtsezko formatu batean, publikoari gonbit eginen baitzaio sormenezko prozesua oinarrizko ikuskera batetik ezagutzeko, ikuslearen ikusminarendako atea zabalik, sortzaileekin elkarreragin dezan.