DanZ_Romeo_y_Julieta_7


LEKUA

Iturramako civivoxa

HASIERA-DATA

10/01/2019

AMAIERA-DATA

10/01/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

ROMEO Y JULIETA, BAILAREMOS EN EL PARAISO danzaren izuskizuna Iturramako Civivoxean. Urtarrila 10 osteguna. 20:00. Fueradeleje Dantza. Dantza bidez egiten den dantza- eta musika- ikuskizuna; aldi berean, maitasunaren gorespena da. Horretarako, parte hartuko duten artistek gaiaren inguruan ezagunena den erreferente literarioa hartuko dute inspirazio-iturri; Romeo eta Julieta klasikoa (William Shakespeare). Obrak herriak ezagutzen duen argumentua du; erraz ulertzen dute bai muntaian parte hartzen duten boluntarioek, bai publikoak ere. Dantza, hemen, tresna bat da, sentimenduak eta emozioak adierazteko: grina, gorrotoa, larritasuna, poza, malenkonia… eta, jakina, maitasuna. Romeo eta Julieta, paradisuan dantzatuko gara izeneko obrak drama shakespearetarra laburbiltzen du, horretarako, proiektu hau sortzeko landu den parte-hartze bokaziora, boluntarioen ezaugarri teknikoetara eta ikusleen ulergarritasunera hobekien egokitzen diren eszenak aukeratuta. Ikusleek inolako zailtasunik gabe ulertuko dute bilbea.

DanZ dantza-gunea Iturramako Civivoxera iritsiko da 2019ko urtarrilaren 10etik 19ra 4 ikuskizunekin. Sarrerak  3 € internet bidez:  www.pamplonaescultura.es webgunean eta  Civivoxeko lehiatila.

Programa:

ROMEO Y JULIETA, BAILAREMOS EN EL PARAISO

Iturramako Civivoxa. Urtarrila 10 osteguna. 20:00. Fueradeleje Dantza. Dantza bidez egiten den dantza- eta musika- ikuskizuna; aldi berean, maitasunaren gorespena da. Horretarako, parte hartuko duten artistek gaiaren inguruan ezagunena den erreferente literarioa hartuko dute inspirazio-iturri; Romeo eta Julieta klasikoa (William Shakespeare). Obrak herriak ezagutzen duen argumentua du; erraz ulertzen dute bai muntaian parte hartzen duten boluntarioek, bai publikoak ere. Dantza, hemen, tresna bat da, sentimenduak eta emozioak adierazteko: grina, gorrotoa, larritasuna, poza, malenkonia… eta, jakina, maitasuna. Romeo eta Julieta, paradisuan dantzatuko gara izeneko obrak drama shakespearetarra laburbiltzen du, horretarako, proiektu hau sortzeko landu den parte-hartze bokaziora, boluntarioen ezaugarri teknikoetara eta ikusleen ulergarritasunera hobekien egokitzen diren eszenak aukeratuta. Ikusleek inolako zailtasunik gabe ulertuko dute bilbea.

FORMAS

Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 13, igandea. 18:00. Antzerki-ikuskizun bisuala-dantza, haurrei eta familiei bideratua.. Zig Zag danza konpainia. Forma biziak, zirkularrak, estatikoak, definituak, iradokiak, errealak, berriak, lausoak, aldakorrak, mugikorrak… Azken batean, errealarekin eta ilusioarekin jolastea ahalbidetzen diguten formak; “dena da den hori eta ezer ez da dirudiena”. formaS lan ikaragarrian mugimenduak, objektuen manipulazioek eta efektu bisualek bat egiten dute ezohiko ikuskizuna sortzeko. Ikusleak beste sentsazioetara iristen dira aurrean jartzen zaizkien eta haien aurrean eraldatzen diren irudien bitartez, eta etengabe formaz aldatzen den unibertso iradokitzaile batean barneratzen da.

MI PROPIO UNIVERSO

Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 17, osteguna. 20:00. Atena arte-konpainia. Dibertsitate funtzionala duten artistek dantza-ikuskizunari antzerki-forma eman diote lan honetan. Atena Fundazioak sortua, publiko guztiei zuzendua dago. Proposamen eszeniko honen oinarria obra antzezten dutenen esperientzia erreala da. Haien bizipen pertsonalak eta gorputz- mugimendu berdingabea dira somenezko prozesu hau elikatu dutena eta beren unibertsoari berari ahotsa emateko balio izan duena. Funtsean, lan honek errealitatea 180 gradu biratzea proposatzen du, haien errealitatea gure errealitatetik sentitu ahal izateko. Azken batean, guztiok gara bat.

TRANSOCEÁNICA

Iturramako Civivoxa. Urtarrilak 19, larunbata. 20:00. Carmen Larraz, Uxue Montero, Hilario Rodeiro (Dinamo danza).  Transoceánica lanak arimatik entzun nahi du natura-ingurunea, eta dantzatik, argazkilaritzatik eta musikatik entzutea nahi du. Obran zehar, mugimenduaren hainbat testurek transformazio-prozesu bat dakarkiote interpreteari, barne-hausturatik hasi eta amildegitik, haserretik eta entregatik igaroz, itxaropenari men egin arte. Musikak eta dantzak elkarrizketa bizia dute eszenan, nolabaiteko inprobisazio-mailarekin, elkarrekin arnasa hartuko badute. Argazki- proiekzioa modu irregularrean sartzen da, ikusleak hainbat paisaiatan kokatzen dituen irudi-ibilbidea eskainiz, eta gogo-aldartearen eta ingurunearen arteko paralelismoa iradokitzen du.