Cine


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Liburutegi publikoak

HASIERA-DATA

17/06/2019

AMAIERA-DATA

01/10/2019

ARGIBIDE GEHIAGO

eFilm Ikus-entzunezkoak maileguak maileguan hartzeko doako zerbitzua da; filmak eduki eta gai askotarikoak dira. eBiblio zerbitzuak plataforma teknologiko bat jartzen du herritarren eskura, katalogora sartu eta filmak maileguan hartu ahal izateko formatu digitalean, gero gailu ezberdinetan ikus ahal ditzaten: tableta, telefono adimendun, ordenagailu pertsonal…
Zerbitzua eskuragarri dago honako helbide honetan: https://navarra.efilm.online.

eFilm bidez zinemaz online gozatu ahal izateko: Nafarroako Liburutegi Publikoen Sareko txartela izan behar da eta gailu bateragarria izan behar da.

Saioaren hasiera: Zure ordenagailutik (PC edo Mac) edo gailu mugikorretik (telefonoa, tableta, etab.), https://navarra.efilm.online/eu/efilm_navarra/ helbidearekin konekta zaitez. Behin horren barruan izanik, sakatu ikus-entzunezkoen mailegua eta sarbide zuzena izango da zerbitzu horretara.

eFilm eskura jartzen duen ikus-entzunezko guztien eskaintza kontsultatu daiteke. Hasierako orrian sortutako zerrenden hautaketa bat aurkitu daiteke. Horrekin batera, gehien mailegatu diren eta hobeto baloratu diren ikus-entzunezkoen zerrenda automatikoak ere aurkitzen dira. Menuaren bidez generoetara eta sortutako zerrenda guztietara sarbide zuzena izango da, eta eguneratuz joango da. Era berean, bilaketa konplexuen bidez ikus-entzunezko zehatzak aurkitzeko aukera izango da.