OLYMPUS DIGITAL CAMERA


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Ziudadelako Bolborategia

HASIERA-DATA

12/10/2019

AMAIERA-DATA

12/10/2019

ORDUTEGIA

12:30


ARGIBIDE GEHIAGO

Angel Presencio artistarekin topaketa Bolbotategiaren erakusketan. Urriak 12, larunbata, 12:30ean.

Ziudadelako Bolborategian Ángel Presencioren Gaur kexati nabil! Probientzietako meta-margolanak erakusketa egonen da ikusgai, irailaren 20tik azaroaren 10era, asteartetik ostiralera (18:30 – 21:00), larunbatetan (12:00 – 14:00 eta 18:30 – 21:00) eta igande zein jaiegunetan (12:00 – 14:00). Astelehenetan itxita egoten da.
Margolan-erakusketa hau egilearen bizipenenetatik sortzen da, arte-mundura hurbiltzean. Zehazki, arrakasta gabe arte-esparruko hainbat deialdietan sartzeko egindako saiakeretatik eta bizipen horiei emandako erantzun plastikotik.
Presencio bere bizipenak islatzen saiatzen den margolaria da, protestatik ongi egindako margolanek sortutako gozamenera, oraingoan, Richard Avedok Pirelliren egutegirako egindako argazkiak olio-pinturan birsortuko ditu. Baina laster, sormen-prozesuan, autoa matrikularekin eta kristaletako distirez jolasean hasiko da; eta modeloek, olio-pinturara igarotzean hura jango dute; eta, horrela, artistak bere zigilu pertsonala jartzen die lanei.
Angel Presenciok marrazketa-ikasketak egin zituen Iruñeko Arte eta Lanbide Eskolan, eta Arte Ederretako lizentzia, Bilbon. Banakako erakusketak egin ditu Iruñean eta Madrilen, eta taldekakoak, Espainiako hainbat hiritan.