OLYMPUS DIGITAL CAMERA


LEKUA

Sanduzelaiko civivoxa

HASIERA-DATA

04/10/2019

AMAIERA-DATA

31/10/2019

ORDUTEGIA

Asteartetik ostiralera: 9:00 - 21:00
Launbatetan: 9:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Iruña Fokatu argazki-lehiaketako beste edizio bat antolatu du Iruñeko Udalak, hiriko txokoetako argazkirik onenak saritzeko. Iruñean ateratako argazkiak, hiriaren begirada pertsonala islatzen dutenak. 2019ko edizio honetan, epaimahai teknikoak 2020ko udalegutegia ilustratuko duten argazkiak aukeratuko ditu. Lehiakide bakoitzak, gehienez ere, hiru argazki aurkezten ahalko ditu, argitaratu gabeak. Ez dira onartuko jadanik argitaratutako edo beste lehiaketaren batean saritutako argazkiak.

Argazkiak Sanduzelaiko Civivoxean aurkeztu behar dira (Gortari doktorearen plaza, zk.g.). Argazkiak lehiakideek beraiek eramaten ahal dituzte bertara edo posta arruntaz bidali (kasu horretan, behar bezala babestu behar dira, kalteak eragozteko).
Argazkiak aurkezteko ordutegia: astelehenetik larunbatera, 09:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 21:00etara. Lanak aurkezteko epea 2019ko urriaren 31an amaituko da, ostegunarekin, 21:00etan. Sariak. Lehen saria: 800 €. Bigarren saria: 500 €. Hirugarren saria: 400 €. Kokapen eta azpiegitura berrien eta XXI. mendeko hiriaren hazkundearen argazkirik onenarendako saria: 500 €. 2020ko udal-egutegia ilustratzeko aukeratu diren argazkiendako saria: 150 €-ko 12 sari. Horrez gain, Epaimahaiak egoki jotzen badu, bost aipamen berezi, gehienez ere, ematen ahalko ditu.

Sari-banaketa: Abenduan izanen da, Civivoxean. Lehiaketara aurkeztutakoen artean hautatutako argazkien erakusketa (bat pertsona bakoitzeko, epaimahaiak aukeratuta)

Teknika librea. Argazkiak argazki-paperean aurkeztuko dira derrigorrean [argazkipaperak nahitaez eduki behar dituen neurriak: 30 x 40 cm]. Argazkiko orbanaren tamaina librea da, baina gehienez ere 28 x 38koa izanen da, markoztatzeko neurriekin bat etortzeko. Ez da lehiaketara onartuko kartoi mehea, passepartouta edo antzekorik euskarri duen argazkirik. Horiez gain, 2018ko ekitaldi honetan, aurkeztu diren argazkien positiboa egiteko erabilitako JPEG fitxategia CD nahiz USB euskarrian aurkeztu beharko da, eta horren bereizmena gutxienez 300 ppp izanen da (CD eta USB euskarriak itzuliko diren argazkiekin batera bueltatuko dira). Epaimahaiko kide teknikoen lana errazteko, argazkia aurkeztuko duenak bere gain hartuko du argazkietan ageri den/diren  pertsonaren/en baimena edota onespena izatea.