EtxabakoitzSutan_Sonakay


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI LIBURUXKA






LEKUA

Iruñeko plazak

HASIERA-DATA

16/08/2019

AMAIERA-DATA

16/08/2019

ORDUTEGIA

20:00

ARGIBIDE GEHIAGO

SONAKAY taldearen DENONTZAT kontzertuak Etxabakoitz sutan (Auzokale) programa  inauguratuko du, abuztuak 16an, 20:00etan, Grupo Urdanozko kirol pistetan. Sonakay talde donostiarra Etxabakoitzera etorriko da “Denontzat” diskoa aurkezteko. Euskal eta ijito sustrai sendoak ditu. Kantu flamenkoa euskaraz, eta hori, zalantzarik gabe, denetariko publikoengana iritsi da. Disko hauslea, soila eta dotorea. Bere kantuez gain, Mikel Laboa, Benito Lertxundi edo Urkoren abestiak ematen ditu.

Abuztuaren 5etik irailaren 6ra Auzokalek hainbat talderen ikuskizunendako agertoki bihurtuko ditu parke eta plazak. Programa hau Alde Zaharra, Etxabakoitz, Arrotxapea, Sanduzelai, Mendillorri eta Milagrosako auzoetan egongo da. Civivoxetako programazioa zentroetatik irten eta auzoetara hedatuko da beste hiru ziklori esker: Auzokale programa berria, Zinema-gauak, eta Bertsionatuzaren kontzertuak. Guztira musika, zinema eta espektakuluarekin lotutako 30 hitzordu baino gehiago izango dira, doan.

SUTAN ETXABAKOITZ PROGRAMAREN HURRENGO IKUSKIZUNAK. 

TOMASITO: CIUDADANO GITANO. Abuztuak 17. 20:00. En la calle.
Emanaldian, kantuak («Al Abandono», kasu), Rosendo eta AC/DCren bertsioak, ‘caño roto’ soinuarekin egindako saioak eta deskatalogatutako material asko entzunen dira. Baina, horrez gain, gauza berri bat! «Ser libre y vivir a mi manera», hots, printzipio- adierazpen nahiko esplizitua (mairu-airez jantzia), haren errepertorioaren eta duela hogei urtetik gora hasitako ibilbide luzearen onena entzuteko bide kitzikagarriari hasiera ematen diona. Erritmoak eta txaloak, tristezia ororen sendagarri. Sarrera librea izen-ematerik gabe.

MAHAI INGURUA: FLAMENKOA ETA EUSKARA. Abuztuak 16. 17:00.
Topaketa bat izanen da Sonakayko musikariekin. Azalduko digute nolakoa izan den lehen diskoa ontzeko sorkuntza-prozesua eta nola uztartu dituzten beren erro flamenkoak eta euskal sustraiak. Tokiko artistek ere beren esperientziak kontatuko dituzte.

KONPAS FLAMENKOAN HASTEKO LANTEGIA, TOMASITOK EMANA. Abuztuak 17. 17:00.
Arte berezi baten jabea delarik, Tomasitok konpas flamenkoaren lehen pausoak azalduko dizkigu. Metrikari konpasa esaten zaio arte flamenkoan, eta konpasa Tomas deitzen da. Sarrera doan, aldez aurretik izena eman behar da jarduera hasi baino 48 ordu lehenagora arte.