CIUDADELA_eVenti Verticali


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Guadalupeko bastioia

HASIERA-DATA

09/08/2019

AMAIERA-DATA

09/08/2019

ORDUTEGIA

20:30

ARGIBIDE GEHIAGO

Harresiak dantzan. Guadalupeko bastioia. Abuztuak  9, ostirala. 21:30. Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak, harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita. Ostalaritza- eta terraza-zerbitzuak izanen dira, 20:30etik 24:00etara; musika DJ Nanaren eskutik, eta Hodei magoaren Imposible emanaldia. Konpainiako lau dantzariak harresiaren horma-atalean mugituko dira, mihise biluzi bat margotzen duten koloretako lapitzak izango balira bezala, akrobazia-salto eta aire-hegaldi artean. Pertzepzio-aldaketako jolas batean, ikuspuntuak nahasi eta plano horizontal nahiz bertikalak korapilatu egiten dira, ikuslearen begiak ere nahasten dituen nolabaiteko perspektiba-jolasean.  Sarreren salmenta: www.entradascajarural.com webgunean, Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza) eta Guadalupeko bastioira sartzeko leihatilan. Sarrerak : 16 € (pintxo eta konsumizioa barne) – Hiru ikuskizunetarako abonamendua: 36€

Harresiak dantzan -HARRESIETAKO JAIALDIA 2019- Guadalupeko bastioian. Abuztuak 1 – 21. Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak, harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita. Ostalaritza- eta terraza-zerbitzuak izanen dira, 20:30etik 24:00etara; musika DJren eskutik, eta emanaldiak.

PROGRAMA

Abuztuak 16, ostirala

GUADALUPEKO BASTIOIA.
21:00
Harresiak dantzan
Musika eta dantza bertikaleko ikuskizunak, harresietako horma-atala agertoki gisa erabilita. Ostalaritza- eta terraza-zerbitzuak izanen dira, 20:30etik 24:00etara; musika DJ Netanyahuren eskutik, eta Hodei magoaren Wonder emanaldia. Sarreren salmenta: www.entradascajarural.com webgunean, Turismo Bulegoan (Udaletxe plaza) eta Guadalupeko bastioira sartzeko leihatilan. La Glo Circo eta Estampades konpainien Sacred Far La Glo Circo eta Estampades, euskal konpainia lehena eta katalana bigarrena, elkar hartuta arituko dira Guadalupeko bastioirako berariaz sortutako ikuskizun honetan. Aire-koreografiari zuzeneko musikak lagunduko dio, ikuskizun berriari zein horren agertoki den inguruari doitzen zaion giroa sortu nahian.