Africa_bufalo 180


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI KATALOGOA




LEKUA

Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

08/11/2019

AMAIERA-DATA

12/01/2020

ORDUTEGIA

18:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Ziudadelako Mistoen eraikinak Jorge Montoro Bayón komisario duen Afrika izen propioaz erakusketa hartuko du azaroaren 8tik urtarrilaren 12ra bitarte. Afrika behar-beharrezkoa GKEen partzuergoak antolatu du erakusketa.

Afrika izen propioaz erakusketan saiakera egin da bateratzeko batetik Europako kontzeptuaren arabera arte-erakusketa tradizionala den hori –non balio estetikoak gailentzen diren– eta, bestetik, objektu horien inguruan Afrikan dagoen ikuspegia, zeinetan balioa ematen baitzaio horien esanahiari, gizakiek jainkoei, arbasoei edo naturari berari –bere aldaera guztietan– lotzeko duten modu gisa. Erakusketak hamar gai-multzo ditu ardatz, neurri handi batean, komunitate afrikarren kezka nagusiak ordezkatzen dituztenak: boterea, emankortasuna, osasuna eta gaixotasunak, arbasoen gurtza, inguruarekiko harremana eta giza gorputza zein haren estetika-kanonak irudikatzeko modua.

Horrez gain, bi atal berezi daude: bat Dogon izeneko etniari eskainia, interesgarri suertatzen dena jakin duelako hein handi batean erritu eta ohiturak kanpoko presioetatik urrun mantentzen, eta bestea, aukera ematen duena ezagutzeko makina bat herri afrikarrek zeinen modu bitxian ulertu duten gaur egungo munduan oso garrantzitsua den gauza bat… dirua.

Atal bakoitzean hainbat adibide erakutsiko dira, kasu gehienetan, hainbat etniak haien errituetan erabilitako piezak. Beste batzuk etnia bakoitzeko artistek egindako pieza zizelkatuak dira, bildumagileen merkatura zuzenduak. Errituen balio erantsia ez duten arren ez dira itsusiagoak, eta, kasu guztietan, etnia eta erritu-funtzio horren bereizgarri diren estetika-kanonak mantentzen dituzte.

Komisarioa, Jorge Montoro Bayón, Biologia Zientzietan lizentziaduna da, eta bere ibilbide profesionalean editore lanetan aritu da beti Espainiako zenbait argitaletxetan. Duela 20 urte baino gehiagotik arte afrikarraren bilduma egiten du, eta Saharaz hegoaldeko Afrikako etnia nagusien 600 pieza baino gehiagoko bilduma bat du.