Asociacion_AlfredoSada


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Kondestable jauregia

HASIERA-DATA

17/01/2019

AMAIERA-DATA

24/02/2019

ORDUTEGIA

Astelehenetik igandeera: 9:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable jauregiak ‘Hiri-geometria’ Alfredo Sada Elkartearean kolectibo erakusketa hartuko du 2019ko urtarrilaren 17tik otsailaren 24ra, 1  aretoan. Ordutegia: astelehenetik igandeera: 10:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00.

Alfredo Sada elkarteko 30 artistak Kondestablera eraman dute Iruñeko hiri-paisaiaren geometria. Erakusketa hauetara, Félix Ortegak komisatu egin da, Alfredo Sada elkarteak erabaki zuen artelanen gaia, kasu honetan, Hiri-geometria, Iruña hiria delarik lanaren jomuga. Proiektu honetan nahi izan duten bazkideek hartu dute parte.

Koadroek forma- eta estetika-sorta zabala jasotzen dituzte, egile bakoitzak teknika, estiloa eta edukia aukeratzeko askatasuna baitu. Aurtengo erakusketan parte hartzen duten egileak honako hauek dira: Lourdes Varela Oña, Mila Escorza García, M. Carmen Labiano, Gloria Lafuente, Pili Flamarique Iriarte, Francisca Rebollo, Nieves Pellicer Lezaun, Blanca López Goñi, Iosu Arrastia, Inmaculada Echávarri, C.G. Negredo, Nieves Ciganda, Rafael Labarga, Álvaro Mateos, Walid Zayat, Ana Pellicer Aibar, Feli Hernández, Mila Boj, Lola Garro, Javier Eslava Arce, Manu Bermejo, Regina Ciriza, Paqui Ciriza, Floren Bidaurre Azkona, Rebeka A. Vital, Milagros Gay Aguerri, Pili Huarte, Lucea (Pilar Martínez), Asun Ramos eta Javier Sola.

Hiri-geometria
Aurreko edizioetan bezala, talde-erakusketa osoaren ardatza gai jakin bat da. 2018an gai hori hiri-geometria izan da, eta Iruña, lanaren mintzagaia. Elkarteak azaldu duenez, Europako hiri gehienetan bezala, Iruña ez baita horretan salbuespena, forma geometriko nagusien erabilera hiri-trazadurari, hiriko alde ezberdinen garapen historikoari eta biztanleen gizarte-mailaren araberako banaketari –alde batean edo bestean– lotzen zaie.
Hori horrela, lanaren helburua zen aurkitzea zer forma geometriko diren bereizgarri eta ezaugarri hiriko alde batean, besteekin alderaturik, kontuan harturik, betiere, hiri-geometriaren eta -garapenaren arteko harremanak. Ikuspuntu hori abiapuntu harturik, artista bakoitzak toki esanguratsu bat hartu eta interpretatu egin du.
Erakusketaren katalogoak jasotzen duenez, arkitektura-diseinuak positiboki identifikatu daitezke, eremu bati dagozkion ezaugarriekin bat badatoz, edo negatiboki, ez dagokien leku batean txertatu badira. Erakusketak Iruñeko hiri-geometriarekiko lotura komuna edukita ere elkarren antzik ez duten estilo eta tekniken nahasketaren emaitza jasotzen du.
Urteko erakusketa
Alfredo Sada elkartea Iruñeko Arte eta Lanbideetako Udal Eskolako –egungo Catalina de Oscáriz Arte eta Lanbide Eskola– ikasle ohiek osatzen dute, eta 2008az geroztik, urtero erakusketa bat egiten du Ziudadelan edo Kondestablen. 1992an sortu zen, urtero marrazketa eta pinturako lau urteko prestakuntza amaitzen dituzten eta arte ezagupenak jasotzen jarraitu nahi duten ikasle-taldeei harremanetan jarrai dezaten aukera emateko. Alfredo Sada eskultorearen omenez hautatu zuten elkartearen izena. Elkartea sortu eta urtebetera lehenbiziko talde-erakusketa egin zuten, eta orduz geroztik 20 erakusketa baino gehiago egin dituzte Nafarroako hainbat herritan.
Egun, berrogeita hamar lagun dira elkartekide, eta Elkartearen lokaletan biltzen dira, haien kezka artistiko eta kulturalak asetzeko, lantegietako lanaren bidez, ikastaroetan eta erakusketetan parte hartuz. Gainera, haien prestakuntza osatzen dute maisu ezagun batzuekin antolatutako ikastaroetan jardunez, holako eta halako tekniketan sakontzea xede harturik: olio-pintura, akrilikoak, akuarela, grabatua, testurak, konposizioa, kolorea, etab.