AlfredoDiazCerio


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




IKUSI KATALOGOA




LEKUA

Kondestable jauregia

HASIERA-DATA

28/02/2019

AMAIERA-DATA

07/04/2019

ORDUTEGIA

Astelehenetik igandeera: 9:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Kondestable jauregiak ‘Nire oroimenean bizi naiz’ (1941-2008) Alfredo Díaz de Cerio artistaren erakusketa hartuko du 2019ko otsailaren 28tik apirilaren 7ra, 1 eta 2 aretoan. Ordutegia: astelehenetik igandeera: 9:00 - 14:00 eta 17:00 - 21:00. Inaugurazioa: Otsailaren 28,  ostegunarekin, 19:00etan.

hori erakusketa honetan margolanekin batera, marrazkiak, eskulturak eta zeramika-lanak daude. Ezaugarri antologikoez hautatutakoak, gainera; horrek ikusgarri egiten du, bere poesian bezala, hirurogeita hamarreko lehen urteetatik izandako bilakaera, eta, paraleloki, nazioarteko zein Espainiako arteak izan duena. Kontzeptu-aldaketak onartzearekin batera, hogeigarren mendeko azken hogeita hamar urteetako mugimendu abangoardistek ekarritako teknikak sartu zituela aurkitzen dugu hemen. Bere ikuspegian uztartu egiten dira abstrakzioa eta benetako munduarekiko fideltasuna, halako moduan ezen nortasun
sortzaile bezain independente baten ezaugarriak antzematen baitira.

Alfredo Díaz de Cerio oso sortzaile berezia izan da, nortasun handiko poemagile eta margolaria, eta hori antzemangarria zaigu egin duen orotan. Bizitza laburra izan zuen, 66 urtekoa besterik ez, baina hala poesiari nola plastikari eskainitako lana bizi-bizia eta oso joria izan da. Espainiako poemagileen artean badira margolari ere izandako zenbait, horietako batzuk gailenak. Aipagarrienak, Juan Ramón Jiménez, José Moreno Villa eta Rafael Alberti. Lehena, Alberti bezala, margolaria izan zen poemagile izan aurretik, pintzelak eta Zuzenbide-ikasketak aldi berean utzi zituelarik. Rafael Albertik ere bere burua poeta gisa deskubritu zuen Madrilgo Ateneoan bere margolanez osatutako banakako erakusketa baten ostean, 1922an. Eta jakingarria da ohartzea nola bi-biek beren margolanetan erakutsitako kolore eta argiarekiko erakarpen-indarra beren olerkietan ere aditzera ematen duten; eta hori ere hauteman dezakegu Alfredo Díaz de Cerioren olerkietan.