Expo ElbaMartinez_ConsuegraRomero


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR




KATALOGOA




LEKUA

Mistoen eraikina

HASIERA-DATA

24/05/2019

AMAIERA-DATA

30/06/2019

ORDUTEGIA

Maiatzak 1 - Urriak 31: Asteartetik ostiralera: 18:30–21:00. Larunbatetan: 12:00–14:00 eta 18:30–21:00. Igande eta jaiegunetan: 12:00–14:00.


ARGIBIDE GEHIAGO

Ostruka bat izan liteke… bi dira baina izenburupean, Elba Martínezen eta Consuegra Romeroren erakusketa Ziudadelako Mistoen eraikineko lehen solairuan izango da, Susana Blas komisarioa delarik, maiatzaren 24tik ekainaren 30era.

Bi artista (bata iparrekoa eta bestea hegokoa) urrutitik aritu dira elkarrizketan, orain elkarrekin egindako erakusketan hezurmamituta. Nork bere nabea hartuko du Mistoen eraikineko lehen solairuan. Lan honetan, Susi Blas komisarioak lagundu ditu. Elkarrizketarako abiapuntua “itsasoa” da, irrikak, beldurrak, itxaropenak… zein norberaren eta gizartearen bilaketak aditzera eman nahian. Itsasoari iparretik zein hegotik begira… Ikur amultsutik, itsasoak migrazioan hartzen duen adieraraino. Afektibitate- eta lan-bizitza, estutasun-inguruabarretan ibilbide artistikoa garatzeko zailtasunak, olerkiarekiko maitasuna eta konpromiso feminista dira amankomuneko gaietako batzuk.

Consuegra Romerok urteak eman ditu bolaluma urdinez marrazten, su eta gar. Irrika, amorrua, edertasuna eta kontsolamendua darizkien emozio-paisaiak sortzen ditu. Tinta-erritua sari eta zigorra da.

http://www.consuegraromero.com/

http://masdearte.com/el-tiempo-es-ahora-una-conversacion-con-consuegra-romero-sobre-dibujo-protesta-feminismo-y-curacion/

Elba Martínezengan artea eta bizitza bereiztea ezinezkoa da. Aztoratzen duen gaitasuna du olerkigintzan, margolaritzan, argazkigintzan zein instalazioetan. Ausart eta ziztatzaile.  Elbak giltza lapurtzen du, eta, gauez, itxitako gelan sartzen da hor gertatzen dena guztioi kontatzeko…

https://elbamartinez.com/

https://www.tabakalera.eu/es/elba-martinez

https://elbamartinez.com/bio/curriculum/

‘Iparreko artista: Elba Martínez (Donostian bizi dena). Hegoko artista (Ceutakoa): Consuegra Romero. Elkarri idatzi diote hilabete luzez, Iruñean erakusketa hau muntatzeko topo egin aurretik.

Orain arte, inoiz ez nintzen horrelako sormen-elkarrizketa baten komisario izan, horren beteta egiaz, ilusioz eta minez. Nork bere proiektua sortu du ikusizko arteak eta olerkia bilbatuz. Biek idatzi egiten dute, eta jaso nuen lehena bertsoak izan ziren.

“Instalazio hauek irudikapenari eta harridurari buruz hitz egiten didate. Olerkiak ere idazten ari naiz, eta horiez zerbait plastiko egin nahiko nuke”– idatzi zuen Elbak.

Maparen erdigunetik lagundu ditut nik, haien ikuskerek liluratuta, haien gau-otoitzen edertasun aztoragarrian buru-belarri sartuta. Behatuz, adi, erne egon naiz… baloia pasatzen saiatuz, hori galdu eta, jokoak jarrai zezan, zuhaixken artean sartu behar zenean.

Itsasoa, erreferente; maitasunaren jainkotegia… eta heriotzarena.

“Susi, badakizu zertan ari nintzen pentsatzen? Euskal Autonomi Erkidegoa eta Ceuta marra batez lotzen badituzu, erdian zeu zaude, Madrilen. Eguneko itsasoa eta gauekoa ezberdinak dira”– idatzi zuen Consuegrak’. Susana Blas (erakusketaren komisarioa).

Susana Blas Brunel (Madril, 1969) arte garaikidearen komisarioa eta historialaria da. Ikus-entzunezkoetan espezializatuta, 1999tik Metrópolis telebistako kultur saioaren (TVE2) gidoilaria da. 2016an MAV (Emakumeak Ikusizko Arteetan) saria jaso zuen, genero-berdintasunaren aldeko proiektuen kudeatzaileari emandakoa; eta 2017an Blanco, Negro y Magenta saria.