Expo Caixa Sarasate 2019


FACEBOOK

TWITTER

EMAIL

GOOGLE CALENDAR







LEKUA

Sarasate pasalekua

HASIERA-DATA

17/04/2019

AMAIERA-DATA

11/05/2019

ORDUTEGIA

10:00 - 21:00

ARGIBIDE GEHIAGO

Ametsen lurraldea argazki-erakusketa, “La Caixa” Gizarte Ekintzak antolatua, Sarasate pasealekuan izango da, 2019ko apirilaren 17tik maiatzaren 11ra arte. Erakusketan, Cristina García Rodero argazkilariak konplexurik gabe erakusten dizkigu Indiako landa-ingurunearen berezitasuna eta asimetria. Iragana eta orainaldia, naturala, naturaz gaindikoa eta fantasiazkoa nahasten diren agertokia. Argazkien bidez, erakusketak ahotsa eman nahi die Anantapurreko (Andhra Pradesh) landa-komunitateetako emakumeei; eta bizi diren ingurunea eraldatzeko duten gaitasuna azpimarratu nahi da. Egoskorra eta neurririk gabea. Cristina García Roderok mundu horretan murgiltzen jakin du, beraien existentziaren gazi-gozoak kolorez eta dotoretasunez estaltzen dituztenen pozarekin eta sufrimenduarekin bat eginez.

Cristina García Rodero argazkilaria Magnum argazki-kazetaritza agentzia ospetsuarentzat lan egin duen lehen emakume espainiarra izan da. Ondorengo sari hauek jaso ditu: World Press Photo 1993, 1996ko Argazkilaritza Sari Nazionala, Fotopres “la Caixa” 1997, PhotoEspaña 2000 eta 2017, Argazki Kazetaritzako Godo 2000, eta Arte Ederren Merituaren 2005eko eta Gaztela Mantxako 2016ko dominak.

Erakusketa Artea kalean programaren barruan dago, eta horren bidez Caja Navarra Fundazioak eta La Caixa Gizarte Ekintzak pertsonengana hurbildu nahi dute artea, museoek eta erakusketa-aretoek eskaintzen duten ohiko esparrutik kanpo.

BISITALDI GIDATUAK
Ikusle guztiendako bisitak. Aurretiazko hitzordurik gabe. Larunbatetan, 18:00etan, gaztelaniaz; eta igandeetan, 12:00etan, euskaraz. Aste Santuan: apirilaren 18, 19, 22, 23, 24, 25 eta 26an, 18:00etan (gaztelaniaz)
Ikasle-taldeen bisitak. Aurretik 900 80 11 37 telefonora deituz.